2013-03-15
Igande honetan (2013.03.17) Bartzelonan ospatuko den Maratoian http://www.zurichmaratobarcelona.com/ gure lankide Albertok parte hartu behar du.
Adaki komunikazioko lankideen partetik: Animo txapeldun!!

2012-10-09

Norbaitek, egun hauetan, New Yorkean egoteko zortea badu, ekar gaitzala Flyer, Txartel, Gonbidapen edo bestelako material grafikoa.
2012-05-07
Hona hemen bihotz-bihotzez eta sentimendu handiz gure zorion oparia. Ondo pasa eguna!
2012-03-30
Bihotz-bihotzez ongi etorri gure artera. Zorionak Tica, Tomás, Unai eta Vicent.
Gaurtik aurrera Tolosa oraindik handiagoa da!
Bienvenido de todo corazón a nuestro mundo. Felicidades Tica, Tomás, Unai eta Vicent.
¡De hoy en adelante Tolosa es todavía más grande!
Benvingut de tot cor al nostre món. Felicitats Tica, Tomàs, Unai i Vicent.
¡D' avui en endavant Tolosa és encara més gran!
2012-03-26

Kikkerland Design diseinatzaile desberdinek osatzen duten talde bat da. Kolektiboak jendeari irribarre ateratzeko asmotan produktu dibertigarriak eta eskuragarriak sortu, egin eta saltzen ditu. 1992.urtetik Kikkerland-eko kideak munduan zehar bidaiatu dute ideia desberdinak bilatzeko eta gure bizitza atsegingoa egingo duten diseinu orijinalak sortzeko; objektu dibertigarri eta atsegin hauek Kikkerland-eko dendetan eta webgunean aurki ditzakezue. Ea gustatzen zaizkizuen!
2012-03-23
Hona hemen bihotz-bihotzez eta sentimendu handiz gure zorion oparia. Ondo pasa eguna!
2012-03-06

Ostiralean gure lankide Andoni Larrañaga Euskadi Irratiko Mezularia programan elkarrizketatua izan zen. Lehenik eta behin, Smile Festival jaialdian jaso dugun sariaren inguruan hitz egiten aritu ziren eta ondoren, Andonik Adaki Komunikazioan egiten ditugun proiektuen nondik norakoak azaldu zituen.
2012-01-26
Asteazkenean publizitatearen eguna izan zen eta hori ospatzeko ostirala jai hartu dugu. Publizitate eraginkorrak duen garrantzia aintzat hartzeko Costa Ricako El Financiero atari digitalekoek prestatutako bideo hau ikustea gomendatzen dizuegu. Zorionak publizista guztioi!
2012-01-26

Adaki Komunikazioak irudi korporatibo berria du. 2012.urtea itxura berriarekin hasteko eta bizitzen ari garen garai hauetara egokitzeko jantzi berri bat diseinatu dugu. Gure helburua irudi korporatibo berriak bi ideia zehatz islatzea da: alde batetik, gure lan-eremua komunikazioa bere osotasunean dela azpimarratu nahi dugu eta hori indartzeko, irudi korporatibo berria diseinatzerakoan aldaketa bat egin dugu, hau da, 2012.urtetik aurrera gure izena Adaki Komunikazioa izango da.
Guretzat garrantzitsua den bigarren ideia 2.0 kulturaren munduan murgiltzea da. Informazioa eta Komunikazio Teknologiak (IKT) puri-purian dauden garai hauetan irudi korporatiboan guztiek erabil dezakegun tipografia bat erabiltzea garrantzitsua da. 1993.urtean Matthew Carterrek Microsoft Corporation-erako sortutako Georgia tipografia izan da aukeratu duguna, sistemak dakarren tipografia bat da eta bere abantailetako bat tamaina txikietan mantentzen duen argitasuna da.
Koloreak ere tentuz aukeratu ditugu: beltza eta zian kolorea dira irudiaren kolore berriak. Inprenta munduari dagokionez, koloreen sorrerarako erabiltzen diren kolore basikoetakoak dira eta gainera, zian koloreak freskura, lasaitasuna eta berrikuntza transmititzen du.
Gure ustez irudi freskoa eta garbia lortu dugu eta espero dugu zuei ere guri adina gustatzea!