2012-05-25

Hegalak Zabalik Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, helburu nagusia da herritar guztien, eta bereziki dibertsitate funtzionala duten pertsonen, bizi kalitatea hobetzen laguntzea, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez.
2012-05-25

Gipuzkoako Foru Aldundiak “Gipuzko@IKT: Udalak 2012” izeneko diru laguntza jarri du martxan. Diru laguntzaren zenbatekoa udalerrien tamainaren araberakoa da, gehienez ere %70era iristen da. Helburua da Gipuzkoako udaletan eta eskualdeetako garapen agentzietan administrazio digitalaren garapena bultzatzea.
2012-05-16

Askok esparru pertsonalean lagunekin eta familiarekin komunikatzeko sare sozialak erabiltzen dituzte. Hala ere, enpresentzat ere erabilgarria izan daiteke, eta erabili beharko lituzkete, marketin eta komunikazio tresna gisa. Eusko Jaurlaritzaren Hobetuz programari esker diruz lagundutako sare sozialen kurtsoak egin daitezke. Programa hau Euskal Autonomi Erkidegoko enpresei formazioa emateko da.
2012-03-30
Bihotz-bihotzez ongi etorri gure artera. Zorionak Tica, Tomás, Unai eta Vicent.
Gaurtik aurrera Tolosa oraindik handiagoa da!
Bienvenido de todo corazón a nuestro mundo. Felicidades Tica, Tomás, Unai eta Vicent.
¡De hoy en adelante Tolosa es todavía más grande!
Benvingut de tot cor al nostre món. Felicitats Tica, Tomàs, Unai i Vicent.
¡D' avui en endavant Tolosa és encara més gran!
2012-03-26

Kikkerland Design diseinatzaile desberdinek osatzen duten talde bat da. Kolektiboak jendeari irribarre ateratzeko asmotan produktu dibertigarriak eta eskuragarriak sortu, egin eta saltzen ditu. 1992.urtetik Kikkerland-eko kideak munduan zehar bidaiatu dute ideia desberdinak bilatzeko eta gure bizitza atsegingoa egingo duten diseinu orijinalak sortzeko; objektu dibertigarri eta atsegin hauek Kikkerland-eko dendetan eta webgunean aurki ditzakezue. Ea gustatzen zaizkizuen!
2012-03-22

Hilabete honetan Fumbarri enpresako webgunea argitaratu dugu. Fumbarri Europa mailako erreferentea da automobilgintza, zementugintza, inprenta, plastiko injekzioa, balbula eta makina erreminta sektoreetan eta webgune honen jomuga nagusia informazioa berregituratzea izan da produkzioan duten ahalmena nabarmentzeko. Gure helburua Fumbarriren lana modu bisual batean erakustea izan da eta horretarako, Europa osoan bereizten dituen profesionaltasuna eta sendotasuna azpimarratu ditugu.
2012-03-19

Adaki Komunikazioa handitzen ari da eta lan-eskaintza berri bat argitaratzeaz pozten gara. Oraingo honetan, web programatzaile baten bila gabiltza.
Ezagutza anitzeko pertsona bat behar dugu, programazio lengoaietan (PHP, ASP, JavaScript…), Ajax eta frameworks (jQuery) egituren garapenean ezagutza duena, baita Wordpress, HTML5 eta CSS3-an ere. Gainera, hautagaiak kokapenaren hobekuntzan (SEO) esperientzia izan behar du eta Photoshop, Flash eta webguneen maketazioa ezagutzak izatea baloratuko da.
Webguneak egingo ditu, baita aplikazio desberdinak ere mugikorrak eta tabletak bezalako interfazeetarako.
Informazio gehiagorako: klikatu hemen
2012-03-19

Joan den astean makina-erraminta sektoreko lehen mailan dagoen Integi enpresa ermuatarraren webgunea publikatu genuen. Europar fabrikatzaile honek moleteatzeko erramintak eta brotxaketa birakorreko buruak egiten ditu eta AFM (Asociación Española de Fabricantes de Máquinas-herramienta, Accesorios, Componentes y Herramientas) elkarteko kide da.