Adaki Komunikazioa

Lizaso

Metafora

BRANDING adaki lizaso01

Logotipoa

BRANDING adaki lizaso02

Lizaso markaren kolore bertsioak

BRANDING adaki lizaso02

Lizaso enpresaren marka irudiarentzat papergintza

BRANDING adaki lizaso03

 

 Lizaso enpresaren marka aplikazioak

 

BRANDING adaki lizaso04

BRANDING adaki lizaso05

BRANDING adaki lizaso06

BRANDING adaki lizaso07

BRANDING adaki lizaso08

BRANDING adaki lizaso09


Deskribapenan:


 

Lizaso Aseguru Artekaritzak estilo berri batekin hasi du urtea. Ongi etorri Lizaso berria!

Tolosako Lizaso Aseguru Artekaritza erreferente bat da herriko aseguruen artean, eta, horregatik, erronka izugarria izan da guretzat.  Branding lan zoragarria izan da, eta irudiaren kontzeptua berritzea eskatu digu: marka berria sortzea, paperezko euskarri berrietan aplikatzea, bezeroentzako zerbitzu berriak ematen dituen web orri desberdin bat sortzea, eta kanpo-arkitekturaren elementuak birmoldatzea ere.

Erronka: nortasun berria kontzeptu bihurtzea, enpresaren espiritua mantentzea ardatz izanik. Negozio hau bezeroek emandako konfiantzaren emaitza da, eta ideia horrekin jaio zen artekaritzaren marka: baiezkoaren eta adostasunaren zeinua, hau da, Ok zeinu anglosaxoia.
 
Estiloari dagokionez, OK zeinua irudikatzeko trazuak diseinatzean, irudiak bere buruaren inguruan bira ematen du, eta trazuaren bi aldeak erakusteko aukera ematen digu horrek. Izan ere, mezu argia eman nahi genuen: LIZASOk ez du ezkutatzekorik.
 
Koloreak hautatzerakoan, aitortu behar dugu hasiera batean zalaparta handia sortu zela, batik bat aurreko irudi urdin eta horia oso egonkortuta zegoelako.  Azkenean, erabaki genuen kolore bakarrera ez mugatzea, eta berdeen sorta osoa erabiltzea. Izan ere, mezu argia bidaltzen du kolore horrek: positibotasuna, baieztapena eta egiazkotasuna, baita itxaropena ere.

 



Adaki
Manekineko Mini
Flickr
Jarraitu Twitterren Adaki TB
.