Adaki Komunikazioa

Webgune Onenaren Sari banaketa Smile Festival 2012 jaialdian

 

Otsailaren 24ean 2012.urteko Smile Festival jaialdian Webgune Onenaren saria jaso genuen “Verano Azul” proiektuarekin.

 

"Verano Azul" kanpaina iazko uztailean egin genuen agentziako bezeroei udako oporrak hasten zirela komunikatzeko helburuarekin. Gure bezeroen perfila aintzat hartuta, kanpainaren leitmotiva telesail ezaguneko neska-mutilei, Carmelo Bernaolari eta Antonio Mercerori omenaldi bat egitea izan zen, haurtzaroan haiei esker pasa genituen momentu alaiak eskertzeko. Horrela, uztailaren amaieran gure bezero guztiei buletin digital bat bidali genien, bertatik kanpainako webgunera heltzen ziren eta omenaldirako prestatutako bideo eta argazkiak ikusteko aukera zuten, baita sare sozialetan partekatu eta lagun bati bidaltzekoa ere.

 

2.1 youtube dos idiomas

2.2. eusk veranoazul2.3. eusk entrega2.4. eusk manekineko

 

Izaera europarra duen jaialdi honen epaimahaiko burua Ricardo Pérez izan zen eta beste 9 kiderekin batera 16 kategoria desberdin saritu zituzten publizitate estrategia desberdinetan umorea erabiltzeagatik. Saritutako agentzia desberdinen artean Sofa Experience Comunications publizitate agentziak eginiko Pizza Boomerang kanpaina eta Dimension agentzia donostiarrak eginiko kanpainak  izan ziren ikusgarrienak.

 

Ohorezko Saria Alex de la Iglesia zinema zuzendariak jaso zuen Campofrío enpresarentzat, McCann Erickson agentziarekin batera, eginiko “Cómicos” spotarengatik. Bertan, estatu espainiarreko umorista talde batek Gila umoristari omenaldi bat egiten diote.

 

3. eusk flickr

 

4. eusk web

(4) Iruzkinak:
Zorionak!!
escrito por Jabi Luengo , martxoa 01, 2012

Zorionak jaso dezuen sari honengatik. Zuen sormena eta lanaren ondorioa, zalantzarik gabe.
Aupa, ekipo!



Eskerrik asko, Jabi!
escrito por Adaki Komunikazioa , martxoa 01, 2012

Verano Azuleko guztion partez, eskerrik asko!


zorinak, bai, baina...
escrito por iosebah , martxoa 02, 2012

... martxoaren 24ean???

hau Verano Azul baino, Regreso al Futuro dirudi!!!



Adaki Komunikazioa
escrito por Adaki Komunikazioa , martxoa 02, 2012

Epa Ioseba,

Arrazoia duzu, eskerrik asko esateagatik eta zoriontzeagatik!




Idatzi iruzkina
laburra | luzea
 

busy
Adaki
Manekineko Mini
Flickr
Jarraitu Twitterren Adaki TB
.