Adaki Komunikazioa

Zure web orrialdearen eraketan %40ra arteko diru laguntza

dirulaguntza


SPRIk, lehia eraldatzeko enpresen garapenerako agentziak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak  webguneak sortzeko edo eraberritzeko diru laguntzak mantendu dituzte. 


Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako mikroenpresek webguneak sortzeko edo eraberritzeko laguntza bat sustatu du. Laguntza egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan dutenei zuzendua egoteaz gain, 10 langile baino gutxiagoko pertsonala eta urtero 2 milioi euro baino gutxiago fakturatzen dutenentzako da.  Diru laguntza gastuen %40rainokoa izan daiteke eta gehienez enpresako eta urteko 2.500€-koa izango da.

 

Bestalde, SPRIak ere +DIGITAL@2012” deituriko laguntza jarri du martxan EAEko ETEentzeko; enpresa ertainek %20ko diru laguntza jaso dezakete IKT-en diagnostikoak, ezarpen planen elaborazioak eta gauzatzea egiteko. Laguntza %35era arteakoa izan daiteke mikro eta enpresa txikienen kasuan.

 

Bai SPRIak eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiak ere baldintza zehatzak eskatzen dituzte ekarpen hauek jasotzeko aukera izateko. Gipuzkoako Foru Aldundiaren kasuan eskaerak aurkezteko epea 2012ko apirilaren 26an amaitzen da eta SPRIaren kasuan 2012ko irailaren 17an.

 

Informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez www.spri.es eta www.gipuzkoa.net webguneetan edo jar zaitez gurekin harremanetan.



Idatzi iruzkina
laburra | luzea
 

busy
Adaki
Manekineko Mini
Flickr
Jarraitu Twitterren Adaki TB
.