Adaki Komunikazioa

Herriko albisteak partekatu nahi dituzue?

komunikazioa

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak “Gipuzko@IKT: Udalak 2012” izeneko diru laguntza jarri du martxan. Diru laguntzaren zenbatekoa udalerrien tamainaren araberakoa da, gehienez ere %70era iristen da. Helburua da Gipuzkoako udaletan eta eskualdeetako garapen agentzietan administrazio digitalaren garapena bultzatzea.

Diru laguntza honen bitartez egungo komunikazio kanal eraginkorrak sortzeko aukera duzue, lankidetza sustatzen duten aplikazio desberdinak martxan jartzeko.


• Berriak zabaltzeko web edo blog bat.
• Mugikorraren bitartez herritarra informatzeko.
• Foroak, herritarren artean partaidetza bultzatzeko.
• Buletin digitalak.
• Sare sozialak.


Zuen herria IKTen munduan murgiltzea nahi baduzue, hau da zuen aukera. Eskaerak aurkezteko azken epea ekainaren 21ean amaitzen da.


Informazio gehiago nahi baduzu, deitu lasai 943 725 454 zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu   helbidera.


Idatzi iruzkina
laburra | luzea
 

busy
Adaki
Manekineko Mini
Flickr
Jarraitu Twitterren Adaki TB