Adaki Komunikazioa

Hegalak Zabalik Fundazioa

06 hegalak


Hegalak Zabalik Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, helburu nagusia da herritar guztien, eta bereziki dibertsitate funtzionala duten pertsonen, bizi kalitatea hobetzen laguntzea, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez.

 

Hegalak Zabalikeko taldeak irudi korporatibo bat behar zuen bere Fundaziorako eta adakikomunikazioa agentziarekin harremanetan jarri zen.Marka irudiak aniztasuna, kokapena (Donostia – San Sebastián), elkartasuna eta berdintasuna  bezalako balioak helarazi behar zituela argi zeukaten. Aurkeztutako diseinua pertsonen arteko elkartasuna irudikatzen duen sinbolo batean oinarritzen da, Donostiako koloreei, zuriari eta urdinari, berebiziko garrantzia emanez. Sinbolo hau fundazioaren izena eta claimarekin osatzen da.

 

Hegalak Zabalik Fundazioak esku artean dituzten proiektuen artean, Hegalak kirol zentro berria dago, inaugurazioa maiatzaren 30ean izango da. 

 

Irudi korporatiboa ikusteko, klikatu hemen.


Idatzi iruzkina
laburra | luzea
 

busy
Adaki
Manekineko Mini
Flickr
Jarraitu Twitterren Adaki TB