"The power of simplicity" kanpaina
Kanpainarako Foiletoa
Kanpainarako Microsite
Kanpainarako bideoa
Deskribapena:
Tangram txinatarraren jakituriak bat egin du Fagor Automationen eraginkortasunarekin, Taiwaneko TIMTOS azokan.
Erronka berria proposatu ziguten Fagor Automationen, eta horrek kanpaina-kontzeptu berria sortzera bultzatu gintuen, hiru elementu hauen inguruan: ekialdeko jakituria, euskal teknologia eta globalizazioa.
Fagor Automationek potentzia handiko CNC 8060 berritzailea jaurtiki behar zuen mundura, Taipeiko TIMTOS azokan, Taiwanen. Bi urteko erakusketa hori sektoreko handiena da, eta 950 erakustoki baino gehiago ditu mundu osoan.
Arrazoi horrengatik, zuzeneko ekintza bat burutu beharra zegoen, bezeroentzat, banatzaileentzat eta fabrikatzaileentzat, munduan aurkezteko eta haren standean egoteko.
Adaki Komunikazioak objektu-gonbidapen bat diseinatu zuen, Fagor Automationek CNC 8060 berriarekin fabrikatutakoa, gainera.
Opari hura Tangram bat zen (abilezia-joko txinatarra), eta publiko xedeari bidali zitzaion, azokara bertaratzeko gonbidapenarekin batera. Gainera, Microsite bat sortu genuen, kanpainaren xehetasun guztiak emateko, eta tangramaren sorreraren Making-off-a egin genuen, helbide honeta ikus daiteke: The power of simplicity.
Lanarekin amaitzeko, CNC 8060ren eta newsletter-en informazio-liburuxkak diseinatu genituen, kontaktu guztientzat, azoka egin aurretik, eta gero.