Berriz lanean gustura hasteko, gure lankide Sashak Errusiako oroigarri tipikoak oparitu dizkigu. Matrioskak. Izena latineko “mater” hitzetik dator eta amari egiten dio erreferentzia. Egurrezko panpin honen lehen diseinuetan emakumeak jantzi errusiarrekin agertzen ziren eta ongi etorria emateko ikur gisa ogi barra batekin edota herrialdeko lore desberdinen irudiekin apainduta agertzen ziren. 80. hamarkadan, jostailu honen diseinua dibertsifikatzen joan zen eta errusiar liderrrak irudikatzen zituen matrioska berriak diseinatu ziren.
Sashak bi modelo sinpatiko hauek erregalatu dizkigu. Eskerrik asko, Sasha!!!