Sare sozialen erabilerak gora egin du azken urtetan. Norbanakoak, taldeak, kolektiboak, enpresak, erakundeak… inork ez du aukera galtzen une horretan egite, ikusten, sortzen, pentsatzen… ari den hori partekatzeko. Sare sozialak ez dira moda huts bat, errealitate bat dira, eta funtzionatzen dutela erakusten duten hamar arrazoi azalduko dizkizugu jarraian:
- Plataforma bikaina dira nire negoziorako. Sare sozialak negozioen erakusleiho berriak dira. Zer egiten duzun, nola egiten duzun, o zure negozioak zertan datzan erakustea ezinbestekoa da emaitza gehiago eta hobeak lortzeko. Bezeroekin zuzenean komunikatu zaitezke. Bi alde besterik ez daude: enpresa eta bezeroa; igorlea eta hartzailea.
- Informazio interesgarria bilatzen dut. Sare sozialetan milioika informazio eta datu trukatzen dira egunean. Mota guztietako informazioa duten datuak dira, tartean zuk behar duzun hori.
- Interesgarria den zerbait dut kontatzeko. Zer egiten duzun, nola egiten duzun, edo zergatik egiten duzun kontatzea, adibidez. Kontatu nahi duzun hori helarazten lagunduko dizute sare sozialek, eta zure interes berdinak dituzten beste erabiltzaile batzuekin harremanetan jarriko zaituzte. Sare sozialetan informazioa bilatzen duten erabiltzaileak baldin badaude, informazio hori ematen duten beste erabiltzaile batzuk daudelako da. Horien arteko harremanetatik sortzen dira milioika datu sortzen dituzten eta beste horrenbeste publikorengana iristen diren komunitateak.
- Denok dugu barnean atezain bat. Nork ez du atsegin besteak zertan ari diren jakitea? Kontua ez da besteen bizitza pertsonalean sartzea. Sare sozialetan informazio interesgarri eta erabilgarri asko dago, guretzat interesgarria izan daitekeena edo lagundu gaitzakeena.
- Doan denez enpresa trending topics horretan kokatuko dut. Ospea, publizitatea, presentzia… Dozenaka erabiltzaileren aurrean zure enpresa lehen aukera izan dadin lortzen lagunduko dizute sare sozialek, eta doan gainera. Sare sozialetan presentzia izateak zure negozioa ezagutzeko eta zu kontratatzeko interesa eduki dezakeen pertsonengana iristen lagunduko dizu.
- Denbora libre asko dut. Kirola egitea, zinemara edo antzerkira joatea, musika entzutea, irakurtzea… denbora librean egiten ditugun ekintzak dira. Baina geldialdi bat dugunean egiten ditugun gauzen artean, sare sozialetan nabigatzeak indar handia hartu du: lanean kafea hartzeko atsedenaldian, garraio publikoan goazenean edo garraio publikoaren zain gaudenean, hitzordua dugun pertsonaren zain gauden bitartean, dentistaren itxaron gelan, telebista ikusten dugun bitartean…
- Gadgets-etara engantsatuta nago. Argazkiak hobetzen dituena, eguraldiari buruzkoa, korrika egitera joandakoan erretako kaloria kopurua adierazten duena… geroz eta aplikazio gehiago ditugu eskura gure egunerokoan edo denbora librean erabiltzen ditugunak.
- Ia sare sozial guztietan ditut kontuak, baina ez ditut erabiltzen. Lehen pausoa egin duzu: sare sozialetan zaude. Orain egunean jarri eta kontuak eguneratzea egokitzen da.
- Bakarrik nago. Esaerak dio lagun onak esku bakarrarekin kontatu daitezkeela. Baina sare sozialei dagokionez, geroz eta lagun gehiago eta hobe. Sare sozialetan lagun asko edukitzeak informazio asko eta askotarikoa edukitzea esan nahi du; interesatzen zaizun eremuetan dagoen jendearekin erlazionatzeko aukera gehiago.
- Nire lagun gehienak sare sozialetan daude. Moda kontua izango da? Egia da sare sozialen inflexio puntua moda kontu bategatik iritsi dela. Denak sare sozialetan baldin badaude, ni zergatik ez? Tuenti, Facebook, Twitter, Instagram edo Linkedin dira, adibidez, sare sozial ezagunenak eta erabiltzaile gehien dituztenak. Baina sare sozial bateko kide izatea dagoeneko ez da moda kontua. Gizartearen zati dira, eta egunerokotasunaren zati.
Hamar arrazoi hauek nabarmen azpimarratzen dute sare sozialek gaur egun duten garrantzia; batez ere, blog bat edo webgune korporatibo bat dutenentzat, erabiltzaileak berain webguneetara bideratu ditzaketelako eta salmentak ugaritu.