Adaki “Smile Festival”-eko “Webgune Onena” atalean hautatua izan da; izaera europarra duen jaialdi honek publizitate estrategia moduan umorea erabili duten Europako kanpainak saritzen ditu.
Epaimahaiak hautatutako lana “Verano Azul” izeneko kanpaina izan da. Kanpaina iazko uztailean egin zen bezeroei gure udako oporrak hasten zirela komunikatzeko helburuarekin. Gure target-a (publiko objektiboa) aintzat hartuta, kanpainaren leitmotiva “Verano Azul” telesaileko neska-mutilei, Carmelo Bernaolari eta Antonio Mercerori omenaldi bat egitea izan zen, haurtzaroan pasarazi zizkiguten momentu alaiengatik. Horrela, uztailaren amaieran gure bezero guztiei buletin digital bat bidali genien, bertatik kanpainako webgunera heltzen ziren. Webgunean telesail ospetsu honi eginiko omenaldiko bideo eta argazkiak zeuden eta baita hauek sare sozialetan partekatzeko eta lagun bati bidaltzeko aukera ere.
Smile Festival jaialdiko epaimahaiko burua Ricardo Pérez da, Ricardo Pérez Asociados publizitate agentziako presidente eta zuzendaria, eta epaimahaiko beste 9 kiderekin batera jaialdiko 16 kategorietako irabazleak zeintzuk diren aukeratuko dituzte. 2012. Edizioko ohorezko saria Alex de la Iglesia, zuzendari ospetsuari emango diote, berriki Campofrio enpresarentzat eginiko “Cómicos” spotarengatik. Sari banaketa martxoaren 24ean izango da Espainiako Zinema Akademian, Madrilen.
Gu bertan izango gara eta sare sozialen bitartez zuzenean informatzen saiatuko gara (Twitter eta Facebook). Barre egin nahi baduzue, jarraitu.
www.smilefestival.net