Ostiralean arratsalde pasa Bilbora joan ginen. Mariari, gure lankide ohiari, bisita egin genion eta elkarrekin bazkaltzera joan ginen. Ederki bazkaldu ondoren, Mariak Bilboko taberna berezi batera eraman gintuen kafea hartzera eta bertan kontu kontari ibili ondoren, Antonio Lopez artistaren erakusketa ikustera joan ginen Bilboko Arte Ederren Museora.
Pintore eta eskultore errealistaren obrak ezagutu genituen bertan; erakusketa azken bi hamarkadetako lanetan oinarrituta egon arren, bere lehenengo familia-erretratuez gain amaitu gabeko piezak ere aurki daitezke. Plazaratu gabeko obrak.