Gaur egun, balio erantsia eskaintzen duten markak dira kontsumitzaileen bizitzan modu funtzionalean, emozionalean eta sozialean laguntzen dutenak. Alderdi horiek guztiak branding-aren bidez lantzen dira, marka bat eraikitzeko prozesuaren bidez, alegia.
Brandingarekin markaren estrategia, bere nortasun korporatiboa eta komunikazio eta marketin estrategia sortzen dira, markaren elementu guztiek koherenteak izan behar baitute.
Balio erantsia ematen duten markek eragin handiagoa dute kontsumitzaileengan, eta kontsumitzaileek hobeto gogoratzen dituzte, eta haien inguruko irudi positiboa dute.
Nola sortu balio erantsia duten markak?
- Argi izan zein den lehiakideengandik bereizten zaituen zure balio-proposamena.
- Markaren balioetan jarri fokua, ez eskaintzen duen produktuan.
- Sortu esperientziak zure produktu edo zerbitzuen bidez.
- Bezeroak fidelizatzeko plan bat sortu eta markak ekarriko dizkien onurak jakinarazi
- Sortu zure markako eduki originalak, zure bezero idealarekin konektatzeko helburua dutenak.
Zure markaren estrategia definitzeko laguntza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: