Ondo posizionatuta egon nahi duzu? Google My Business Google-ek sortutako tresna bat da, enpresei sareetan duten presentzia hobetzen laguntzeko. Ikusgarritasun handiagoa eskeintzen dio zure negozioari eta bezeroek erraz aurki zaitzaten laguntzen dizu.
Lehenik eta behin, ezinbestekoa da zure enpresa edo negozioaren datuekin fitxa bat betetzea: negozioaren izena, eskaintzen diren produktu edo zerbitzuak, helbidea eta ordutegia, telefono zenbakia, enpresaren argazkiak, erabiltzaileen balorazioak, pos-ak / informazioa, produktuak…
Negozio baten jabea izanik, erabiltzaileek uzten dituzten iruzkinen jarraipena egiteko aukera ematen dizu. Baina, zer dira Google My Business-en iruzkinak? Erabiltzaileek zure negoziari buruz ematen dituzten iritziak eta deskribapenak dira. Zergatik dira hain garrantzitsuak? Lehenik eta behin, SEO posizionamendua errazten dute, eta, horren ondorioz, bilaketa bat egiterakoan, lehenetarikoa zara agertzen. Ez hori bakarrik, zure aipamenak positiboak badira, bezeroak zalantzarik gabe aukeratuko zaitu baloraziorik ez duten beste aukera batzuen aurrean. Zenbat eta balorazio gehiago izan, orduan eta SEO hobea izango duzu, eta, beraz, lehiakideen artean bereizten lagunduko dizu.
Google My Business-en iruzkinak izatearen beste onura batzuk
- Web trafiko maila handiagoa
- Bezeroen bihurketak areagotu
- CTR hobea (Click Through Rate)
- Branding-a hobetu
Nola jokatu iritzi hauen aurrean?
Garrantzitsua da ondo pentsatzea zer erantzungo duzun; izan ere, erantzun bat oso garrantzitsua izan daiteke erabiltzailearentzat, eta, gainera, ez dakizu nork irakurriko duen. Askotan, iritzi negatiboak aurkituko ditugu, baina, horregatik, ez zaio erantzuteari utzi behar. Konponbideak ahalik eta profesionaltasun handienarekin eman behar dira. Erantzuna zenbat eta laburragoa eta zehatzagoa izan, orduan eta hobeto.
Bezeroen iritziak eta iruzkinak eskatu. Nola egin?
Bezeroari ez zaio behartu behar, motibatu baizik.
- Animatu zure zerbitzuarekin pozik dauden bezeroak iritzia ematera
- Motibatu jendea sare sozialetan iruzkinak egitera
- Trukean eskaini kupoiak edo deskontuak hurrengo erosketan
- Animatu email bitartez iruzkinak lortzen: email-marketing
- Eskaini produktuen muestrak trukean
- QR kodea- iruzkinak azkarrago egiteko aukera
- Nabarmendu zure webguneko iruzkinak jende gehiago animatzeko
Laburbilduz, Google My Business ondo erabiltzeak onurak ekar diezazkioke zure enpresari, baina garrantzitsua da aurretik aipatutako ideiak kontuan hartzea. Zalantzarik gabe, ondo kokatuta egotea metodo eraginkorra da bezeroak aukera zaitzan.