Komunikazioa, Udalarentzat giltzarri

Udalarentzat eta udal ordezkarientzat giltzarri dira kudeaketa eraginkorra, etikan, herritarren partaidetzan eta gardentasunean oinarrituriko gobernantza eta gertukoa eta zuzena den komunikazioa.

Komunikazioa ez da aukera bat. Lehentasuna da hurrengo hauteskundeak irabazi nahi badira. Baina, batez ere, lehentasuna da herritarrak informatzea Udalaren betebeharra delako eta herritarren parte-hartzearen lehen oinarria. Herritarrei zor zaien errespetuagatik, Udala derrigortua dago informatzera eta bere kudeaketaren inguruan, kontuak ematera.

Hori esanda, komunikazioak estrategia politikoa eta adostutako gobernu programa  indartzeko balio behar du zer egin den, zer egiten ari den eta zer egingo den esanez.

Horretarako Udalak komunikazio kabinete baten beharra du. Adakin eskaintzen dugu zerbitzu hau gure bezeroen –udalen- esku jarriz udal komunikazioan eskarmentua duen komunikazio teknikaria. Bere egitekoak bi ildo nagusi ditu. Informatzeaz eta komunikatzeaz gain, aholkularitza ematea, alegia. Mezu jakin bat zabaltzeko une egokia den ala ez, komunikabideetan profil baxua interesatzen den, informazioa aurrez adituekin edo kanpoko eragileekin jorratu behar den, herritarrengan eta oposizioan eraginko duen erreakzioa edo erantzuna zein izan daitekeen… hainbat alderdi dira aztertzekoak eta horren inguruko aholkularitza aintzat hartu beharrekoa da.

Komunikazioa hain da garrantzitsua xehetasun guztiak kontutan hartu beharrekoak direla. Gogoratu erakundearen irudia eta izen ona daudela jokoan.

Helarazi nahi den edukiaren, garrantziaren eta protagonisten ezaugarrien arabera, hainbat formatu erabili daitezke.

  • Prentsa oharra. Mezu bat zabaltzeko modurik errazena da. Komunikabideei prentsa oharra bidaltzeaz gain, Udalak berak dituen kanaletan argitaratzea garrantzitsua da, webunean edota sare sozialetan, alegia. Prentsa oharrarekin argazkia zabaltzea inportantea da.
  • Prentsaurrekoa. Kasu honetan, komunikabideek aukera gehiago dute edukia beste modu batean lantzeko, besteak beste, galderak egin ditzaketeelako edota interesatzen zaien puntuetan sakondu.
  • Esklusibak. Elkarrizketak edo informazioa komunikabide bakar bati emateak bere arriskuak ditu eta kontu izan behar da, beste hedabideen presentziarekin kontatu nahi baldin bada hurrengo agerraldietan. Baina kasu batzuetan ideia ona izan daiteke.
  • Udal aldizkaria. Ohikoena da etxe guztietara egitea bidalketa eta beraz, gehiengoarengana iristen da. Gainera, erreportajeak, elkarrizketak, e.a. egiteko aukera ematen du.
  • Buletin elektronikoa. Aproposena da maiztasun jakin batekin egitea bidalketa.
  • Sare  sozialak. Ezinbestekoa da sareetan presentzia izatea, elkarri eragitea eta emaitzen jarraipena egitea, gutxienez hainbat adirazle kontutan hartuz: jarraitzaileak zer ordutan konektatzen diren, zeintzuk diren interesa eta klikak eragiten dituzten argitalpenak, e.a.
  • Inprimitutako materiala: eskuorriak, kartelak…
  • Kaleko pantaila informatiboak.
  • Totem informatiboak. Helburua da atentzio deitzea eta mezua ahalik eta jende gehienarengana iristea. Herritarrak geratu daitezela edukia ikusten edo irakurtzen.
  • Ekitaldiak, aurkezpen publikoak…

Horra Azkoitiko Udalarentzat Adakik egindako hainbat lan:

Liburu aurkezpena.

Legealdiko balantzearen inguruko informazioa totemetan.

Prentsaurrekoa.

Ate Irekien jardunaldia udaletxean.

Udal aldizkaria.