WEBINARRAK. Online komunikazio eraginkorra lortzeko soluzioa

Pentsatu al duzue inoiz webinarren garrantziaz? Webinarrak irtenbide bikaina dira online komunikazio eraginkorra lortzeko. Sarritan, aurrez aurreko topaketak edo ekitaldiren batera joatea zailtzen duten egoerak izaten dira. Hala ere, zenbait plataformatan, kilometrotara egon arren, posible izaten da lan-bilera batera joatea edo gai interesgarri bati buruzko web-mintegi batean parte hartzea. Bideokonferentzia-tresnek gure komunikatzeko modua azkarragoa eta zuzenagoa izatea eragin dute, eta horiek funtsezkoak dira gure egunerokotasunerako. Eraldaketa digitala geratzeko iritsi da.

Zer da webinar bat eta zertarako balio du?

Webinar kontzeptua web eta mintegi terminoetatik dator. Bideokonferentzia moduko bat da, merkataritza edo hezkuntza-helburuak dituena, eta enpresa batek online plataforma bat erabiltzen du komunikatzeko. Alderdi hezitzailea eta dinamikoa ditu ezaugarri.

 

Webinarrek formatu desberdinak izan ditzakete: adituen arteko elkarrizketak, prentsaurrekoak, master class bat, online aurkezpenak… Zuzenean transmititzen dira software espezifiko batekin, gonbidatuek munduko edozein tokitatik sartzeko aukera izan dezaten. Bideo formatuan eta denbora errealean transmititzen dira, baina hodeian ere gorde daitezke, bertaratzen direnek behar dutenean ikusi ahal izan ditzaten.

 

Webinarrek edukien marketineko teknika gisa ere balio dute; izan ere, bilerak Facebook, Youtube edo Workplace bidez egiteko aukera ematen dute, eta, horrela, pertsona gehiagok eman dezakete izena.

 

Abantailak

  •   Erosotasuna: bai antolatzailearentzat, bai bertaratutakoentzat. Webinarrek ez dute joan-etorririk eskatzen.
  •   Malgutasuna: data eta ordu jakin batean transmititzen badira ere, gehienetan grabatu egiten dira, erabiltzaileak nahi adina aldiz ikusi ahal izateko.
  •   Interakzioa: webgune gehienek hizlariaren eta bezeroaren arteko interakzioa ahalbidetzen dute, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko.
  •   Irisgarritasuna: gonbidapena jaso, izena eman eta interneterako konexioa duen gailu bat edukitzea besterik ez da behar.
  •   Segmentazioa: enpresak edo antolatzaileak ekintza honetan parte hartuko duten erabiltzaileak aukera ditzake.
  •   Aurrezpen ekonomikoa: ez dute inbertsio ekonomiko handirik behar, ezta joan-etorrietarako gasturik ere.
  •   Aniztasuna: eduki eta formatu desberdineko webinarrak egin daitezke: online klaseak, ikasleentzako prestakuntza hitzaldia, produktu baten erakustaldia…
  •   Irismena: bertaratzen direnek hedapena zabal dezakete webinarra beste erabiltzaile batzuekin partekatuz edo sare sozialetan.

 

Webinarrak. Inbound Marketing kanpainak egiteko tresna

Nola lagun diezagukete Inbound Marketing kanpaina batean? Hiru alderditan zentratu daitezke: trafikoa erakartzea, konbertsioa edo bihurketa eta automatizazioa.

 

  •   Trafikoa erakartzea: bisita berriak sor ditzakezu web-orrian eta landing pages-en. Gainera, enpresei gai jakin batean aditu gisa posizionatzen lagun diezaiekete, haien ospea hobetuz. Proiektuan newsletter bat ere sar daiteke, trafikoa sortzen laguntzeko.
  •   Bihurketa: normalean, izena emateko inprimaki bat eskatzen zaie bertaratutakoei, eta, beraz, bisita lead bihurtzea errazten dute.
  •   Automatizazioa: grabatutako webinarrak eduki erakargarria izan daitezke enpresaren web orrirako. Datu-base baten heltze-prozesu automatikoak diseinatzeko aukera ematen dute. Emaila eta beharrezko edukia erabiltzaile zuzenari emango zaizkio, une egokian.

 

Webinarraren hedapena

Ez da nahikoa webinar bat antolatzea, prozesuaren funtsezko zatietako bat haren hedapena baita.

Webinarra ezagutarazteko, garrantzitsua da aurre-ekitaldiaren zatian lan egitea. Horretarako, ezinbestekoa da newsletter bat diseinatzea bileraren informazioarekin: gaia, eguna, ordua eta iraupena. Hizlariak ezagutaraztea ere garrantzitsua da, webinarreko protagonista nagusiak baitira. Erabiltzaileak gonbidapena jasotzen duen unean bertan eman dezake izena.

Hitzaldiak aldez aurretik programatu eta pertsonalizatu daitezke, eta horrek aukera ematen du anfitrioia, koanfitrioiak eta panelistak nor izango diren aukeratzeko.

Gainera, pantaila partekatzeko aukerarekin, posible da aurkezpen on bat egitea, eta horrek parte-hartzaileen arreta bereganatzea errazten du.

Azkenik, webinarra amaitu ondoren, gomendagarria da inkesta bat egitea eta bezeroei bidaltzea. Horrela, erabiltzaileak aztertutako punturen batean interesik erakusten duen jakin daiteke, eta proposamen komertzial batekin istea posible den.

 

Laburbilduz, webinarrak marka egiteko, aditu gisa kokatzeko eta salmentak edo akordio komertzialak bilatzeko balio du.

 

Tresna honi esker arrakasta izan nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta lagundu egingo dizugu.