Branding, diseinu grafikoa, marken sorkuntza eta marketinari buruzko liburuz beteriko apalategia dugu adakin.
Zure apalean falta ezin diren branding eta diseinu grafikoari buruzko libururik onenak aukeratu ditugu. Oraindik ez dakizu uda honetan zer irakurri? Eman begirada bat gure proposamenei!
Branding, the power of business
Negozio bat bultzatzeko marka sendo bat izatearen garrantzia azaltzen duen eskuliburua da. Marka bat nola garatu azaltzen du eta marka definitzeko elementuak zein diren ere bai. Ezinbesteko irakurketa da marka bat bere osotasunean nola eraikitzen den ulertu nahi baduzu.
Designpedia
Sormenari eta diseinu grafikoari buruzko hausnarketa da. Design Thinking-ari buruzko eskuliburu bat, zure ideiei forma emateko behar diren tresna guztiak biltzen dituena. Ez da nahikoa sormen handikoa edo ekintzailea izatea, emaitzak lortzeko sormena nola erabili jakin behar da!
El libro rojo de las marcas
Liburu honek marka arrakastatsuak nola eraiki erakusten dizu. El libro rojo de la publicidad liburuaren egilea den Luis Bassat-ek osatu duen gida bat da, produktu edo pertsona bat marka ezagun nola bihur daitekeen ulertzeko.
Las marcas según Ollins
Markak gure garaiko kultura-fenomeno nola bihurtu diren hausnartzen du egileak, izan ere, dagoeneko markak ez dira enpresa handien elementuak, beharrezkoak dira edozein erakunde, elkarte, pertsona eta abarrentzat.
Legibilidad y tipografía
Tipografiei buruz jakin behar duzun guztia jasotzen du liburu honek, baita tipografiak beren ezaugarrien arabera nola erabili ere. Ezin hobea da dagoeneko dakitena zalantzan jartzen duten eta etengabe ikasten aritzeko grina duten diseinatzaile grafikoentzat.
Quiero esta marca
Nahitaezko irakurketa da marketer guztientzat eta marketinean interesa duten guztientzat. Marka desiragarri bat eraikitzeko prozesua zein den adierazten du.
Zein iruditu zaizu interesgarriena? Besterik gomendatuko zenuke?