Euskadiko eta Nafarroako diseinugile industrialak, grafikoak eta guneetakoak biltzen dituen elkartearen (EIDE) 25. urteurrena ospatzeko helburuz, liburu hau argitaratu dute: “Diseinu Euskadin. EIDEren 25 urte”. Bilduma horrek zenbait diseinatzaile eta gure diseinatzaileek egindako lanak biltzen ditu.
Adaki Komunikazioak artikulu bat idatzi du SORMEN DESIGN enpresaren ibilbideari buruz; industria-diseinuan eta produktuaren garapenean espezializatutako estudio bat da, Leintz-Gatzagan kokatuta dagoena, eta Asier eta Iker Ugartek osatutakoa. Ezagutu haien lana helbide honetan: www.sormen.net