Donostiako autobus geltoki berria sustatzeko publizitatea

Publizitatea sortu dugu Donostiako Udalarentzat, hiriburuko autobus geltoki berria sustatzeko. “Bidaia berri baten hasiera” claim-pean, kanpainaren sormen lanaz eta hedabideen plangintzaz arduratu gara.

Bezeroarekin, hau da, Donostiako Udalarekin landutako briefing-ari jarraituz, adaki istorio bat eraiki dugu mezua modu erraz eta emotiboan helarazteko. Geltokietan emozioek borbor egiten dute, istorio eta bizipen anitzei bide emanez. Bidaia beti da zerbaiten hasiera. Eta bidaiaria da narrazioari jarraipena ematen diona. Horixe da irudi grafikoak adierazten duena ikusleari emanez interprezioetarako abagunea,

Hedabideen plangintza

Kanpainaren irudia Gipuzkoako paperezko komunikabide nagusienetan argitaratu da: El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Berria eta Gara. Egin dugun hedabideen plangintzaren baitan irratiak ere aintzat hartu ditugu. Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Onda Vasca, Onda Cero, Cope y Ser.

Adaki irratirako ondorengo iragarkia erredaktatu eta landu dugu:

 

Elkarrizketari heldu diogu irratian ondo funtzionatzen duelako eta kasu honetan, hizkera naturala eta gertukoa erabiltzeko aukera ematen zuelako mezua zabaltzeko orduan.

Campaña de Adaki para el Ayuntamiento de San Sebastián