Donostiako Garraio Publikoaren identitate korporatiboa

Donostia – San Sebastian Garraio Publikoak enpresak irudi korporatibo berria du. Adaki komunikazioa enpresan Dbus, Dbizi, Dmetro eta Dgora marken restylinga egin dugu. Helburua Donostiarako ikono berri bat eraikitzea izan da, indartsua, bizia, erakargarria eta bateratua, hiriko lau garraio publiko garrantzitsuenen zerbitzuak grafikoki lotuta egon daitezen.

Logotipo bat baino gehiago

Logotipo bat empresa bat identifikatzen duen zeinu grafikoa da. Entitatea ematen dio eta lehiakideengandik ezberdintzeko balio du. Finean, logotipoa elementu grafiko hutsal bat baino gehiago da, enpresaren idiosinkrasia, historia, lana, langileak, bezeroak… batzen dituen marka. Irudi horrek, denborak aurrera egin ahala, empresa edota erakunde bateko bestelako elementuek bezalaxe, eguneratzeko beharra izan dezake. Hori burutu du Adaki komunikazioak; Donostiako garraioen esentzia gorde eta beren karakteristiko diren oinarrien gainean eguneratuz, erabiltzaileekin erabateko lotura mantenduz.

Donostiako Garraio Publikoak, arestian aipatu eran, lau zerbitzu ezberdin bateratzen ditu: autobusa, metroa, bizikleta eta igogailuak. Lau marken batura grafikoa “D” letrarekin egindako ikono batekin egin da. Ikono bakoitzaren barruan garraio bakoitzarekin lotutako beste ikono bat dago. Sinbolo hau lau kolore ezberdinetan adierazi da, bakoitzak hiriko garraio publikoaren zerbitzu jakin bat irudikatuz.

Imagen corporativa Donostia Transport

Proiektu hau egiterakoan, hiriko sinbologia eta ikono guztiak eguneratzea aztertu da (dela Igeldo, funicularra, Haizearen Orrazia, irla, Concha eta barandilla, Alderdi Eder, karrusel mitikoa, autobusak…), ikono modura erabili daitezkeen eta grafikoki erakargarriak eta bisualki dibertigarriak izan daitezkeen ilustrazioak sortuz. Erabilterraza den diseinu dinamikoa sortu da.

Imagen corporativa

 

Orain Donostiako Garraio Publikoak-en zerbitzu guztiak bat dira, familia bereko kideak, beren irudi korporatiboa medio, zerbitzu honen marka posizionatuz eta herritar zein erabiltzaileengan kokatuz.

Zuk ere zure empresa indartu eta kokatu nahi duzu?

Ezinbesteko da zerbitzu oro komunikatzea, ezagutaratzea eta kokatzea. Komunikazio objetiboa eta subjetiboa: komunikatu eta pertzeptzioak sortu. Eta lan hori marka irudi indartsu batetik hasten da.

Logotipoa eta identitate korporatiboa ezaugarri tronkalak dira enpresarentzako, indarguneak. Marka izen eta grafismo batetik haratago doa: erosleari saltzaileak egiten dion zerbitzu eta onura batzuen promesa da.

Behin irudi indartsua lortuta, gure produktua identifikatu eta lehiakideengandik bereiztea lortuko dugu, enpresaren ospea berretsi, berme eta kalitate zeinu bilakatu, eta kontsumitzaileengan posizionatu.

Adaki komunikazioa da zure aukera. Ezagutu gure lanak. Ezagutu Adaki komunikazioa.