Enpresa bideoa Laulagun Bearings-entzat

Enpresa bideoen helburua marka baten, produktu baten edo zerbitzu baten inguruan atentzioa erakartzea da. Eta hori izan da, ain justu, ADAKI-tik Laulagun Bearings enpresarentzat egin dugun bidearekin lortu nahi izan duguna.

Bezeroengana, kontsumitzaileengana edo gure publiko objetibora iristeko biderik eraginkorkominrenetako bat dira gaur egun bideo korporatiboak. Izan ere, bezeroekin harremana finkatzeko eta hobetzeko komunikazio bide oso ohikoak eta trebeak bihurtu dira enpresa bideoak.

Enpresa bideoak helburu ezberdinetara bideratuta egon daitezke. Laulagun Bearings enpresaren kasuan, produktuari buruzko bideoarekin produktu berri bat merkatu berri batean erakustea izan da. Tamaina handiko errodamendu bereziak eta orientazio koronak egiten dituzte Laulagunen, eta orain gutxi sektoareari buruz Indian egin den azoka batean erakutsi dute bideo korporatiboa. Energia berriztagarrien sektorean aritzen diren bezeroei erakutsi zaie bideoa, zehazki eolikoak egiten dituztenei: Vestas, Goldwind, Siemens, Acciona-Nordex…

Laulagunen ekoizten dituzten hainbat pieza eta zein sektoretarako lan egiten duten ikusi daiteke irudietan. Produktuak horren modu zuzenean erakusteak sinesgarritasuna areagotzen du, eta horrek eragin zuzena du bezeroen erosketa erabakian.

Enpresako bideo bat egiterakoan ezinbestekoa da markaren, enpresaren edo indartu nahi den produktuaren ikuspegi zuzen bat ematea. Horregatik, bideoko irudietan, azaleratu nahi diren ezaugarriei eman behar zaie garrantzia.

ADAKI-n 15 urte daramatzagu gure bezeroei marketing-aren, branding-aren eta komunikazioaren alorrean aholkularitza eskaintzen. Zuk ere laguntza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan!