Enpresen webguneak maiz aztertu behar dira. Horregatik, duela hilabete ireki genuen 10 enpresen webguneak doan aztertzeko deialdia. Kanpainak oso harrera ona izan du, eta hainbatek egin digute euren enpresa webgunea aztertzeko eskaera. Eskerrak eman nahi dizkiegu webguneak bidali dizkiguten pertsona eta enpresa guztiei 🙂
Iritsi zitzaizkigun lehen 10 enpresen webguneak aztertu ditugu, eta zuekin partekatu nahi ditugu topatu ditugun akats ohikoenak, zuen webguneetan ere berrikusteko aukera izan dezazuen:
-
Mugikorretarako optimizatu gabeko web orriak
Oso garrantzitsua da enpresaren web-orria optimizatzea, gailu mugikorretan ondo ikus dadin eta responsive izan dadin. Gogoratu erabiltzaileek gero eta gehiago nabigatzen dutela Interneten mugikorretik!
-
Webguneetako akats tekniko puntualak
Akats arruntak dira, erraz konpon daitezkeenak, baina garrantzitsua da hor daudela konturatzea! Enpresa webgunearen abiadura moteldu dezakete, eta eragina dute beste arlo batzuetan ere; horregatik, garrantzitsua da enpresa webgunea maiztasunez aztertzea, erabiltzaileei begira dena ondo dagoela ziurtatzeko.
-
Akatsak posizionamenduan edo SEOan
SEO posizionamenduaren akatsek eragin zuzena dute Googlen eta beste bilatzaileetan zure webgunea aurkituko duten pertsona kopuruan. Ezin dugu nahibeste azpimarratu zure webaren posizionamendu-estrategia lantzea zein beharrezkoa den zure enpresa ikusgai egoteko eta bezero potentzialengana iristen dela ziurtatzeko.
Azken finean, enpresa guztien helburua da bezeroengana iristea, eta horretarako, besteak beste, zure webgunera sartu behar dute, eta hori soilik lortuko duzu Googleren lehen bilaketen artean agertzen bazara, hau da, SEO posizionamendu estrategia bat garatzen baduzu! Izan ere, pertsonen %75a ez dira Googleren lehen orrialdetik pasatzen bilaketa bat egiten dutenean.
Honakoak dira esparru honetan aurkitu ditugun akatsik ohikoenak:
- Meta-deskribapen hutsak edo bikoiztuak
- Izenburu luzeegiak edo bikoiztuak
- Identifikatu gabeko hitz gakoak eta, ondorioz, home orrian agertzen ez direnak
Googlek eta gainerako bilatzaileek hori guztia zigortzen dute, hau da, puntuak kentzen dizkiete web posizionamenduko ezaugarri jakin batzuk betetzen ez dituzten orriei. Eta, ondorioz, webgune horiek ez dira bilaketen lehen posizioetan agertzen.
-
Google Mybusiness tokiko posizionamendua landu gabe
Online irudia zaintzean, enpresa askok Google Mybusines, tokiko posizionamendurako tresna, ahazten dute eta ez dute Googlek eskaintzen duen baliabide honen jabetza eskatzen. Oso baliotsua da negozioaren web-posizionamendua hobetzeko eta bezero berriei ordutegiei, eskaintzei eta abarri buruzko informazio guztia lehen begirada batean eskaintzeko.
Zure webgunea hobetu nahi baduzu, lehenik aztertu eta zein akats dituen jakin behar duzu. Guk lagun zaitzakegu, jarri gurekin harremanetan: