Aurten ere SPRI eta Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun saiak berrikuntza babesteko estrategian martxan jarri dute +DIGITAL@2014 kanpainarekin. Ekimen honek digitalizazioan aurrerakuntzak sustatzen ditu bai barne prozesuetan eta ETEn bezero, hornitzaile eta administrazioarekiko harremanetan (Hobeki +digital@) eta baita enpresa erakundeetan ere (Lankidetza+digital@).SPRI Taldeak diru-laguntzak ematen ditu IKTen ezarpen-planak martxan jartzeko; besteak beste:
– Betiko enpresaren webgunearen diseinua, baldin eta enpresari buruzko informazioa biltzeaz gain merkataritza-salerosketak egiteko aukera ematen badu.
– Negozio elektronikoa (e-Business).
– Online marketina, Web 2.0arekin zerikusia duten proiektuak, ospea online, komunikabide sozialak eta posizionamendua.
– Komunikazioa hobetzeko Intranet eta/edo Extranet diseinatzea eta ezartzea.
– Barne Komunikazio sistemen diseinu eta ezarpena, wiki moduko tresnetan oinarritua.
3.65 milioi euroz hornitutako laguntza honetan izen emateko epea otsailean hasiko da eta irailean amaituko da.