Ikasleen garapena helburu duten proiektu berri asko garatzen dituzte ikastetxeek ikasturtez ikasturte, bakoitzak bere hezkuntza proiektuan oinarrituta. Komunitateko adituek ere buru-belarri jarduten dute horretan urte guztian zehar. Baina hezkuntza komunitatean egiten den lana gizarteratzea ez da erraza izaten. Bai beharrezkoa, ordea: komunikatzen ez dena ez da gizarteratzen, eta gizarteratzen ez dena ez da existitzen. Puntu honetan, berebiziko garrantzia hartzen du komunikazio plan on batek: hezkuntza proiektua noiz, nola eta nori azaldu. Horretarako balio du komunikazio planak.
Marka da komunikazio plan on baten oinarria, eta hezkuntza sareko ikastetxe bakoitza nortasun propioa duen marka bat da. Marka hori publiko objektibora helarazi behar da: etorkizuneko ikasleen gurasoengana. Horretarako, ezinbestekoa da hiru pauso jarraitzea:
- Komunitatea indartzea: Garrantzitsua da eskolako kideak ikastetxeko zati sentitzea. Eta horretarako, ikastetxean gertatzen den guztiaren berri izan behar dute. Ondo egituratutako eta eguneratutako webgune bat, informazio boletinak bidaltzea, eta sare sozialak eguneratuta izatea erreminta onak izan daitezke helburu horiek lortzeko. Komunikazio kabinete baten laguntza oso beharrezkoa izan dakizuke ekintza hauek egiteko: webgunea eguneratu, sare sozialak eguneratu eta haiekin interaktuatu, informazioan sakondu informazio boletin bat bidalita, komunikabideekin harreman mantendu, helburu bakoitzerako beharrezko euskarriak definitu eta sortu… Komunikazio kabinete baten laguntzarekin zer egin daitekeen ikusteko adibide on bat Villabonako (Gipuzkoa) Zubimusu ikastolaren webgunea da:
- Mezua publiko objektibora bideratu: Ikastetxearen inguruan dauden komunikabideekin harremana izatea bide egoki bat izan daiteke marka publiko objektibora bideratzeko. Komunikazio Kabinetea arduratuko da komunikabideekin harrenama mantentzeaz eta unean-unean beharrezko informazio estrategikoa helarazteaz. Jarraian agertzen den irudia da horren adibde: Ordiziako Goierri Eskola ETBko albistegietan.
- Mezua indartu: Komunikazio planean zehaztutako helburu bakoitza komunitateko kideengana eta publiko objektiboengana zuzendutako ekintza plan bati lotuta joan behar da. Publizitatea, informazio kartelak, edo lagungarri izan daitezkeen beste hainbat euskarrik indartuko dute helarazi nahi den mezua. Adaki Komunikazioak Zumarragako La Salle Legazpi ikastetxerako egindako bideoa da adibide bat:
Komunikazio kabinete baten babesean aritzeak lagundu zaitzake publiko objektibora iristen. Unean unean helarazi nahi duzun mezua modu egokian eta bide zuzenetik zabaltzeko gailuak zure eskura jarriko ditu kabineteak, aholkularitza pertsonalizatu batekin. Horretan adituak gara Adaki Komunikazioan. Ikastetxearen marka eta identitatea etorkizunean bertako hezkuntza proiektuaren kide izan daitezkeen ikasleen gurasoengana helarazten lagunduko dizugu.