Irailetik ekainera egindako lanak datorren ikasturtean isla nabarmena izango du. Horregatik, hezkuntza komunitatea indartzea oso garrantzitsua izaten da, ikastetxeko agente guztien ardura baita ikastetxe bakoitzeko hezkuntza proiektua garatzea. Hezkuntza alorrean komunikazio estrategia on bat garatzea ezinbestekoa da.
Eginkizun horretan, gurasoen inplikazioa ezinbestekoa da, nahiz eta sarri lan nekeza izan daitekeen hori lortzea. Xedeak lortzeko, baina, erabateko garrantzia dauka egiten den guztia ondo komunikatzeak. Hau da, ikastetxeak egiten duena jakinaraztea eta zabaltzea, eskolatik kanpora eta baita eskola barrura ere.
Egunerokotasunean egiten diren ekintzak, jarduerak, irteerak… zabaldu behar dira eskola komunitatean, ikastetxearen webgunearen eta sare sozialen bidez, edo eskolako aldizkariarekin, esaterako. Argazki bildumak, bideoak eta albisteak dira biderik egokienak eta zuzenenak horretarako: egin dena argazkitan edo bideoan jaso, azalpen testu bat gehitu eta gurasoen, irakasleen eta gainerako agenteen artean zabaldu.
Ikasturte osorako komunikazio plan bat zehazteak aipatutako lanak arintzen ditu, baina horretarako funtsezkoa da komunikazio plan egoki eta garatu bat edukitzea da. Ikasturte hasiera honetan, ikastetxeak ekainera bitartean komunikatzeko izan ditzakeen gaiak ondo zehaztea komeni da, orain egindako lanak ikasturtean zehar ez ezik, datozen ikasturteetan ere eragina izango duelako. Komunikazio plan egoki batek, datozen hilabeteetako lanak arinduko ditu.
adakin lan horiek arintzeko lan egiten dugu, zure ikastetxera egokitutako komunikazio plan bat diseinatuz eta hori garatzeko erremintak eskainiz. Jarri gurekin harremanetan: