Zer da hotel eta jatetxeetarako marketina? Hainbat ekintza planifikatzea marka-irudia indartzeko eta bezeroak erakartzeko helburuarekin.
Normalean, turismo sektoreko enpresek alde batera uzten dute hotel eta jatetxeetarako marketina behe-denboraldian, baina orduan jarri behar da arreta berezia komunikazioan, goi-denboraldian jendea zure establezimenduaz oroitu dadin eta lekua beterik egon dadin.
Hotel edo jatetxe baten marketin estrategian beharrezkoak diren hainbat gauza azalduko dizkizugu:
Edukien marketina sare sozialetan
Gaur egun, hotel edo jatetxe bat erreserbatu aurretik dauden aukera guztiak begiratzen ditugu. Dena begietatik sartzen zaigu, batez ere sektore turistikoan, eta sare sozialak erakusleiho ezin hobea dira.
Zure marketin eta komunikazio estrategiaren bidez, zure bezero potentzialak gonbidatu behar dituzu, modu bisual batean, zure hotelean egonaldia erreserbatzera; erakutsi behar diezu zure jatetxean afari bat egitea esperientzia ahaztezina izango dela. Eta hori edukien marketinaren bidez egiten da, zure ostatuan zer aurkituko duten erakutsiz eta gainerako hotel edo jatetxeetatik bereizten zaituzten ezaugarriak nabarmenduz.
Gainera, jendeak oso gogoko du bere bidaia-esperientziak sare sozialetan erakustea. Sareetan bilatzen bazaituzte, oso litekeena da aipamen bat egitea, eta horrela, erabiltzaileek sortzen duten edukia partekatu ahal izango duzu, eta horrek sinesgarritasun handiagoa ematen dio markari.
Inbertitu argazki onetan
Ezinbestekoa da kalitatezko materiala izatea zure hotela edo jatetxea sustatzeko. Hotel edo jatetxeko txoko guztien argazki onak ateratzen inbertitu behar da, eta egonaldiaz gozatzen ari diren pertsonen argazkiak ere ateratzea komeni da.
Jatetxe bat baduzu, atera argazkiak zure plateren azken emaitzari eta baita zure plater izarra prestatzeko prozesuari ere.
Email marketing
Email marketina oso modu eraginkorra da zure bezeroekiko harremana sendotzeko eta fidelizatzeko. Bidali newsletter bat zure datu-baseko bezeroei promozio berezi batekin, konta iezaiezu zer berrikuntza dituzun denboraldirako. Ekintza hauek erraz neur daitezke eta bezeroek markarekiko duten fideltasuna areagotzen dute.
Publizitatea sare sozialetan
Sare sozialetako publizitatea oso modu eraginkorra da ezagutzera emateko, eta, beraz, ezinbestekoa da hotel eta jatetxeetarako edozein marketin estrategiatan sartzea.
Sare sozialetako publizitatearen abantaila handienetako bat da oso ondo segmentatu dezakezula nori zuzenduta dagoen zure iragarkia eta ez dagoela muga geografikorik. Gainera, inbertsio txiki batekin has zaitezke, nola funtzionatzen duen ikusi, eta ondo badoa sareetako publizitatean diru gehiago inbertitu.
Interakzioa hotel eta jatetxeetarako marketin estrategiaren oinarri
Oso garrantzitsua da bezeroen zalantza, galdera eta iruzkinei erantzutea kanal guztietan: sare sozialak, web orria, emaila, telefonoa… Beharrezkoa da hurbiltasuna transmititzea, bezeroen konfiantza areagotzeko.
adakin Ibizako Es Cucons hotel eta jatetxearen marketing eta komunikazio estrategia kudeatzen dugu, eta Ilarra jatetxe donostiarraren komunikazio estrategia ere bai. Urola Kosta eskualderako turismo kanpaina digitala ere garatu dugu.
Zure hotel edo jatetxearen marketin estrategia bultzatzeko laguntza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe: