Komunikazioa udalgintzan giltzarri

KOMUNIKAZIOA UDALGINTZAN GILTZARRI
Herrigintzaren zutabe garrantzitsuenetakoa da komunikazioa. Bere baitan hartzen dituelako:

  • Informazioa
  • Adierazpena
  • Gardentasuna
  • Parte hartzea

HERRIA ETA UDALAREN ARTEKO INTERAKZIOA
Udaletan orain dela oso gutxi arte komunikazioa alde bakarrekoa izan da. Hau da, informazioa helarazi baino ez da egin; eta, sarri askotan propaganda egitera mugatu da. Ondorioz, kasurik gehienetan, benetako komunikazioa ez da lortu. Informazioa helarazten denean jasotzailea ere badagoela aintzat hartzea eta jasotzailea komunikazioaren parte ezinbesteko sentiaraztea derrigorrezkoa da. Jasotzaileari aukera eman behar zaio bere iritzia, ekarpenak eta adierazpenak zabaltzeko ere.
Komunikazioa dagoenean udala eta herriaren artean gertutasuna dago, zubiak daude, eta bien arteko etena edo haustura txikiagoa da, batak bestearen gainekoaren berri baduelako.
Komunikazio egokiaren ondorioak nabarmenak dira, eta komunikazio onak bermatzen duena da irudi edo marka egoki bat zabaltz

aldizkaria

XXI. MENDEAN XXI. MENDEKO KOMUNIKAZIOA
Gizartearen eta herritarren eskaerak aldatu egin dira, eta komunikazioari dagozkion eskaerak garatu egin dira. Horren ildotik, teknologia berriak erabiltzea eta gure artean horiek ezinbesteko tresna bilakatzea ezinbestekoa da.
XXI. mendeko gizartean, administrazioak 21. mendeko baliabideak erabili behar ditu.

 

aldizkaria2

ADAKIREN PROPOSAMENA
ADAKIk komunikazioaren eskaintza integrala egiten du, hurbileko harremanak ziurtatuz.
Gure irizpide nagusia Komunikazioa herri eta egoera bakoitzari egokitzea da.
Horretarako:

  1. Udalaren komunikazio bideen azterketa eta
  2. diagnostikoa egiten dugu.
  3. Ondoren plangintza egoki bat, benetako komunikazioa bermatu ahal izateko.

 

Hori guztia ziurtatzeko, besteak beste, baliabide eta bitarteko hauek erabiltzen ditugu:

  1. Komunikazio orokorra: kartel, iragarki, foiletoak, ,katalogoak…egiten ditugu.
  2. Harreman publikoak eta prentsa-bulegoa: komunikabideekin harremana landu eta udalak jakitera eman nahi dituen berrien inguruko prentsaurrekoak, prentsa-oharrak… prestatzen ditugu.
  3. Aldizkariak, liburuak eta buletinak: ideia dagoenetik esku artean euskarria jaso arteko prozesu guztiaz arduratzen gara. Udalak emandako irizpideak oinarri hartuta, gaiak garatu, landu eta idatzi egiten ditugu. Ondoren maketazioa eta diseinua egiten ditugu.
  4. Webguneak egiten ditugu. Webgune erakargarriez gain, biziak eta dinamikoak izatea da gure jomuga: eguneratuak eta interakzioa bermatzen dutenak. Horretarako, besteak beste, sartzen ditugu: iradokizun, proposamen edo ekarpen atalak; baita sare sozialak ere.