Pepsik hanka sartu du bere azken publizitate kanpainan. 1974ko Portugalgo Kabrelinen Iraultzari edo AEBko beste iraultza kultural edo arrazagatiko batzuei keinu eginez, kanpainako modeloak argazki sesioa utzi eta kale protesta batekin bat egiten du. Poliziaren oldarraldia geratzen du poliziari freskagarri bat emanda.
Kanpaina ofentsibo eta bihotzgabe bezala izendatu dute sare sozialetan, eta askoren haserrea eragin du arrazismoaren aurkako borroka gutxiesteagatik. Pepsik azaldu duenez, “batasunaren, bakearen eta adostasunaren irudi bat zabaltzea” izan da kanpainaren asmoa, baina argi dago ez dela beti asmatzen. Adibide honek argi uzten du zein garrantzitsua den edozein publizitate kanpaina egin aurretik oinarriak ondo zehaztea. Helburuak eta horiek lortzeko mezuak ondo definitu eta zehaztu behar dira. Eta Pepsik gaizki egin du. Post hau publikatu eta egun gitxira, Pepsik bideoa kendu egin zuen Youtubetik.