LinkedIni ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta bezero berriak lortzeko 4 aholku

Linkedin-en profil profesionala lantzea oso garrantzitsua da, izan ere, Linkedin plataforma egokienetakoa da zure marka garatzeko, kontaktu berriak egiteko eta bezeroak lortzeko. Horretarako, Linkedin-eko estrategia zehatz bat behar duzu.

Hemen dituzu 5 aholku Linkedineko zure profilari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, nonbaitetik has zaitezen.

 

estrategia de linkedin

1. URL-a pertsonalizatu

Linkedinek zure profilaren URLa pertsonalizatzeko aukera ematen du. Profilaren alboan dagoen «Datu pertsonalak eta harremanetarako datuak» aukeraren bidez egin dezakezu. Adierazi zertan egiten duzun lan, eta nabarmendu zure lan-profilaren ezaugarri garrantzitsuenak.

2. Multimedia elementuak erantsi

Multimedia elementuek sinesgarritasuna eman diezaiokete zure profilari. Bideoak, aurkezpenak edo PDFak gehitu ditzakezu zure argitalpenetan. Hori bai, bisualki erakargarriak izan behar dute eta balioa eman behar dute.

3. Zure profilarekin bat datozen gaitasunak aipatu

Gaitasunak aipatzea garrantzitsua da zure profilari ikusgarritasuna emateko. Aukeratu gaitasun egokiak eta lehenetsi zure profil profesionalarekin bat egiten dutenak. 

4. Argazki egokia aukeratu

Zure argazkia da erabiltzaileek zutaz izango duten lehen inpresioa, horregatik, argazki egokia aukeratu behar da. Atzealde neutroa duen argazki bat hautatu, irribarrez agertzen zaren bat. Oso garrantzitsua da lehen inpresio on bat sortzea!

Linkedineko zure profil profesionala optimizatzeko laguntza behar baduzu edo plataformaren bidez bezero berriak lortzeko estrategia bat garatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan hemen:

    * Erabilera baldintzak onartzen ditut.

    Newsletterrera harpidetzea onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua