Makina-Erremintaren biurtekora bisita

Astelehenean, hilak 28an, BEC eta AFM-k (Makina-erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea) antolaturiko Espainiako makina-erremintaren biurtekoa hasi zen. Adaki Komunikazioko taldekide batzuk bertara joan ginen bai gure bezeroei bisita bat egitera eta baita makina-erreminten sektorean gertatzen ari diren berriak ezagutzera.

Fagor Automation

Lehenbizi Fagor Automationen standera hurbildu ginen, erakustokiaren diseinuak irudi korporatiboa zintzo jarraitzen du eta bere 3 negozioak aurkezten ditu: Motorlan, CNC-ak eta kodeatzaile linealak. Aurten eta Fagor Automationentzat finkatutako marketin estrategia jarraituz kodeatzaile lineal berri aurkezteko 3Dko animazio bat egitea erabaki zen, kodeatzaile hau merkatuan bakarra da eta zumitza askatu gabe bi aldeetatik txertatu eta ateratzen da atzitzailea. Bideoaren prozesu teknikoa aurrera eramateko Donosti Framen lankidetza izan dugu.

Fagorreko taldearekin egon ondoren, Grupo Oriaren erakustokira ere hurbildu ginen. Adaki Komunikazioak urteetan dihardumarka-irudiaren inguruan lanean instalakuntzen eta makinarien indargetzeetan espezialista den enpresa honekin.

 

IMG_3223

Azkenik, azokatik buelta bat eman genuen sektoreko enpresak sartzen ari diren berrikuntzak ikusteko. Aipagarria da pixkanaka pixkanaka bada ere marketin kanpina berritzaileak ikus daitezkeela hain tradizionala kontsideratu den sektore honetan. Hemen dituzue deigarriak iruditu zitzaizkigun pare bat ekintza:

IMG_2097IMG_2092