Marka arkitektura berria grupo Oria taldearentzat

Antolaketaren garrantzia

Marka kontsumitzailearengan geratzen dena da behin produktua kontsumitu ostean. Sentsazio batekin lotzen den identifikatzailea. Aztarna bat uzten du bezeroengan, gogoratzen den aztarna, ezberdintzen duena eta kontsumitzailea produktua behin eta berriz kontsumitzera bultzatzen duena.

Marka-arkitektura talde baten barruan dauden marken jerarkia da. Honek enpresaren estruktura operatiboa definitzen du eta empresa baten marken arteko rolak, harremanak eta mailaketak bisibilizatzen ditu. Ez hori bakarrik, publiko objetiboari begira jarduera gunea antolatu eta zatikatzen du ere.

Marka logo bat baino gehiago da

1970an sortu zenetik Grupo Oriak pneumatikozko hauspoan eta kautxuzko zabalpen juntak diseinatu eta fabrikazen dihardu, beren bezeroei balio erantsia emanaz. Enpresa gazte eta aktiboa izanik, merkatuaren aldaketei egokitzea eta beren bezeroei kalitate bikaineko produktuak eskaintzea lortu du. Marka eta arkitektura berriak enpresaren filosofiari erantzuten dio: irudi indartsua, serioa, konfidantzazkoa, berritzailea eta merkatuen eskaerei egokitzen dakiena.

Grupo Oria hiru azpitaldetan dago antolatua: Une, Oria eta Safetech.

Grupo Oria y su renovada imagen por Adaki Komunikazioa

‘Une’-ren logotipoa U lehen hizkia barne hartzen duen marka batez dago osatua, Grupo Oriaren ezagupenean nagusi den ezaugarria osatuz.

‘Oria’, taldeko bere anaikideak bezalaxe, izenaren lehen hizkia barne hartzen duen markarekin dago karakterizatua ere.

‘Safetech’-ek, aurrekoen gisara, lehen hizkia barne hartzen duen marka karratuaz dago osatua, hiruen artean eta marka nagusiarekin batera erlazio visual nabarmena lortuz.

Estruktura eta estilo berbera

Taldea identifikatzeko errekurtso nagusia koloreak dira. Egungo tonoek ‘Une’ eta ‘Oria’-k aintzina zituzten koloreak berresten dituzte. Mantenu kromatiko honek, formez gain, marka taldearen barruan identifikatzea lortzen du.

Estruktura eta estilo bera, talde izaeraren sinonimoa.

Zure irudia berritu nahi duzu eta marka indartu? Talde izaera azpimarratu nahi duzu irudiaren bitartez?  Jarri adaki harremanetan.

 

Tarjeta de presentación Grupo Oria
Boli marca Grupo Oria
Marca Une
Marca Safetech