Ohiko publizitate bideek eta estrategiek etorkizun gutxi dute alor ekonomiko askotan, adibidez, industruaren sektorean. Gainera, geroz eta zailagoa da gainerakoengandik bereiztea. Horregatik ezinbestekoa da marka elementu bereizgarri bezala lantzea.
Marka bat logotipo bat baino askoz gehiago da. Enpresa bakoitzaren identifikatzaile nagusia da. Bezero bakoitzak marka horrekin duen esperientziak baldintzatuko du emaitza onak lortzea. Baina, nola lortu dezakegu besteengandik bereiztea? Espazioaren erabilera egoki bat egitea izan daiteke gakoa.
Orain gutxi Hannover-en egin den EMO 2017 makina erremintaren azokan, Fagor Automationek azokara zihoazenei berehalako harrera egin zien hirira iritsi bezain laster. Fagor Automationek kartelak jarri zituen aireportuan, eta bideo koportaibo proiektatu zuen, egunerokoan egiten duen lana erakutsi eta azokan postua zein kokalekutan izango zuen iragartzeko. Bi euskarri horiek izan ziren bezeroek Fagor Automationekin izan zuten lehen kontaktua.
Kartelek eta bideoak mezu zuzena eta argia adierazi zuten, eta enpresaren irudi korporatiboari indarra eman zioten. Gainera, azokara doazen bezeroekin feedback-a lortu zuten. Kasu honetak Fagor Automationek egin duen bezala, ohiko euskarriak alde batera utzi eta bezeroen arreta erakartzeko beste bide batzuk jorratzeak emaitzak hobetzea ekarriko du.