Zure marka ez da logotipo bat, izen bat edo produktu bat. Hori baino askoz gehiago da. Branding-estrategia batek zure marka-nortasuna definitzen lagunduko dizu, zure marka osatzen duten aldagai guztiak modu koherentean garatzen.
Hemen marka sendo bat sortzeko 5 aholku.
1. Emozioak piztu:
Bezeroak ez dira beti arrazionalak. Gizakiok ere harremanak izan behar ditugu, loturak sortu. Marka batek bere audientziarekin konektatu behar du emozioen bidez. Galdetu zeure buruari, zer transmititzen diezu bezeroei? Emozionalki, zer eman diezaiekezu?
2. Helburuak definitu:
Zehaztu zer den zure marka, zer eskaintzen duen eta nola. Hori oinarri hartuta, erabaki zein diren zure helburuak, eta egunero lan egin horiek lortzeko. Konstantzia ezinbestekoa da marka sendo bat garatzeko.
3. Sortu zure markaren nortasun bisuala:
Marka on bat berehala identifikatzen dela esan ohi da. Batzuek uste dute marka bat ona dela esateko marrazteko erraza izan behar dela. Zure nortasuna eta helburuak zehaztu ondoren, ezinbestekoa da zure balioak eta jarduera euskarri bisualen bidez gauzatzea. Gainera, gaur egun irudia beste edozein euskarri bisualen gainetik dago.
4. Ez ahaztu hitzen balioaz eta izan koherentea:
Irudiak garrantzia duen arren, ez dira hitzak ahaztu behar! Ez hitz egin zure markarekin bat ez datozen gaiei buruz. Sare sozialetan argitalpen berri bat egin behar baduzu, lehenik eta behin galdetu zure buruari: zer esanahi du zure enpresarentzat? Koherentea da zure mezuarekin? Bezeroak nahastu ditzakezu?
5. Marketing estrategia bat eraiki:
Marketinak zure publikoarekin konektatzen laguntzen du, eta, beraz, hasieratik landu behar da. Marketin estrategia desberdinak daude, zure markarekin eta negozio-ereduarekin ondoen bat datozenak bilatu behar dituzu. Marketin estrategia on batek zure marka indartzen lagunduko dizu, baita zure xede-publikoarengana iristen, eskaintzen duzun hori behar dutenean zutaz oroitu daitezen.
Oraindik zalantzarik baduzu edo marka-estrategia bat sortu nahi baduzu baina ez badakizu nola, jarri gurekin harremanetan eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu!