Komunikazioko ikasketak amaitu ostean, Adakiko lantaldera batu da Eider bere ikuspegi millenniala emateko, besteak beste.
Kazetaritza digitalaren, brandingaren eta marketinera bideratutako komunikazio estrategikoaren zale amorratua da. Atsegin du sormen-proiektuetan parte hartzea eta edukia sortzea, betiere jakitun izanik guztia estrategia sutsu baten parte dela.
Bere ibilbide profesional labur bezain bizian, Eiderrek hainbat proiektu eta erakundeetan egin du lan eta argi dauka guztiak komunikatzen duela; beraz, beharrezkoa da proiektatzen den irudia lantzea, bai etxe barruan eta baita kanpoan ere. Hona hemen Adakiko komunikazioko eta estrategiako teknikari berria.
Ongi etorri!