Irudi korporatiboa publikoak enpresa edo marka bati buruz duen pertzepzioa da. Pertzepzio hori markak komunikatzen duen guztiaren arabera eraikitzen da, eta, horregatik, guk markei beren publikoarentzat izan nahi duten hori komunikatzen eta izaten laguntzen diegu, branding-aren bidez.
Marka baten komunikazio estrategia lantzean, ezinbestekoa da jakitea edozein enpresak hiru euskarri motaren bidez komunikatzen duela:
- Euskarri grafikoak: txostenak, txartelak…
- Euskarri audiobisualak: bideoak, iragarkiak, plataforma digitaletako argitalpenak, webgunea…
- Euskarri fisikoak: bulegoa, tailerra, azoketako stand-ak…
Irudi korporatibo ona izateko gakoa, hau da, publikoak gure markaren irudi ona izan dezan, bi alderdi handi izan behar dira kontuan:
Publikoarekin konektatzea
Marka batek bere buyer persona ondo identifikatuta eduki behar du, balioa eman ahal izateko: zer gustatzen zaion jakin behar du, zer eduki mota kontsumitzen duen, bere interesak, nola komunikatzen den besteekin, etab. Eta markaren komunikazio euskarri guztiek eguneratuta egon behar dute, xede-publikoarekin konektatzeko.
Koherentzia ezinbestekoa da irudi korporatiboa ona izateko
Irudi korporatiboa ona izan dadin, koherentzia ezinbestekoa da. Branding estrategian ondo zehaztu behar dira markak dituen ezaugarrien xehetasun guztiak: naminga, koloreak, komunikazio-tonua, tipografiak, irudiak… Elementu horiek guztiek koherenteak izan behar dute haien artean, eta baita enpresak proiektatu nahi duen irudiarekin ere.
Zure marka hobetzen laguntzea nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan: