Google da, zalantzarik gabe, bilatzailerik erabiliena. Googlen posizio ona lortzea funtsezkoa da Interneten zure marka sustatzeko, bisitak salmenta bihurtzeko lehen urratsa baita. Baina agian zeure buruari galdetzen diozu, nola lortu nire orrialdeak Googlen duen kokapena hobetzea? Bada, estrategia bat zehaztuz horretarako dauden bi tresnekin: SEM eta SEO.
SEM eta SEO Googlen posizionatzeko
Lehenik eta behin, argitu dezagun zer esan nahi duten SEM eta SEO-k.
SEM Search Engine Marketing-en siglak dira. Googleko posizionamendu mota hau ordainketa-kanpainekin lotuta dago beti. Bilaketaren emaitzetan webgunearen izenaren ondoan “iragarkia” hitza ikusten baduzu, SEMaren ondorio da.
SEO, aldiz, Search Engine Optimization-en siglak dira. Beste posizionamendu mota bat da, nagusiki Googleren algoritmoetan oinarritzen dena, keyword eta long tail keyword -hitz gakoak eta hitz gako luzeak- detektatzen dira estrategia honen bidez, zure enpresa sarean hobeto kokatzeko. Baina ez hori bakarrik, testuetan txertatutako estekek, hitz kopuruak, webgunearen egiturak, argazkiek, metadatuek eta beste elementu batzuek ere eragina dute.
Googleren eta gainerako bilatzaileen bilaketetan gorago agertzeko, lehenik eta behin, zure web-orria aztertu behar duzu, zer alderdi hobetu behar dituzun identifikatzeko. Ondoren, konstantzian, egunerokotasuneko mantenuan eta pazientzian dago gakoa.
Bilatzaileetan posizionamendua hobetzeko prozesua motela da, baina lana ondo eginda badago, emaitzak nabarmenak dira hilabete batzuen buruan. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan gure taldearekin.