Tolosa Merkat proiektuaren baitan, larunbaten, irailaren 8an, Tolosako Zerkausian Oh Yeahh!! Flashmoba egin zen. Bertan, Antton Elvis eta bere lagunek ikuskizun alaia eskaini ziguten martxan dagoen negozio-ideia lehiaketa sustatzeko asmoarekin.
Izan ere, eguerdiko 12:00etan bat-batean Elvisez mozorraturiko 15 lagun agertu ziren Zerkausian eta bertaratutakoei merkataritza ekimen honen berri eman zieten.
Tolosa Merkat proiektuaren asmoa udalerrian merkataritza-dentsitate txikiko eremuetan merkataritza berreskuratzea eta ekintzaileei negozio aukerak sortzea da. Horretarako udalak hutsik zeuden 7 lokal hartu ditu errentan eta negoizo-ideien lehiaketako irabazleei azpierrendatuko dizkie. Negozio ideiak aurkezteko epea irailaren 20an amaitzen da eta informazio gehiago www.tolosamerkat.com aurki dezakezue.