Iazko gabonetan argazki-lehiaketa bat proposatu genuen; argazkiak gabonak eta gure piruleta erlazionatu behar zituen. Arzak jatetxean bi pertsonentzako bazkariaren sariduna Fagor Automationeko Naiara Madariaga izan zen, “Gaueko Izarra” argazkiarekin. Naiara Madariagaren ordez bere lagun Aitziber Galdos eta Eneko Eizagirre joan ziren Arzakera. Inbidia pixkat emateko honako argazki hau bidali digute Juan Mari Arzak sukaldariarekin. Gustura asko ibili omen ziren jatetxean eta zer esanik ez jatekoari dagokionez, jaki berezi eta goxoak jan baitzituzten.