adakik Gaitu, adimen artifiziala euskaraz elikatzeko ekimena bultzatzeko kanpainaren aurkezpenean parte hartu du aste honetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin, Nafarroako Gobernuarekin, Donostiako Udalarekin, Librezale taldearekin eta beste eragile batzuekin batera.
Aretora sartzean: animazio-bideoa
Ekitaldia antolatzeaz arduratu gara Gaitu kanpaina aurkezteko, Tabakalerako 2deo aretoan, euskarazko teknologia berrien trebakuntzaren alde egiten duten beste lagunekin batera. Ekitaldia janzteko, bideo batzuk sortu ditugu eta saioa ikus-entzunezko bi lanetan jaso dugu.
Publikoa aretora sartzen zen bitartean, bideo bat entzun eta ikusi ahal izan zuen, ekimenaren bidez jasotako grabazio errealen audioekin eta Gaitu logoan oinarritutako animazio batekin egina:
Zerbitzuak.
Diseinu grafikoa
Ekoizpena
Ekitaldien antolaketa
Bideoak eta argazkiak sortzea
Komunikazioa
Ekitaldi hasiera: adimen artifizialarekin sortutako bideoa
Pilar Kaltzada aurkezlea ekitaldia aurkezten hasi baino lehentxeago, adimen artifizialarekin sortutako Gaituri buruzko bideo hau proiektatu genuen:
Gaitu kanpaina iragartzeko ekitaldiaren laburpena
Gaitu aurkezpenean, euskarazko adimen aritifikala elikatzeko lanean urteak daramatzaten hizlariak izan genituen. Marko Txopitea Librezale taldeko kidearekin hasi zen saioa eta ondoren Bingen Zubiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Ana Ollo Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara sailburuak, Edurne Otamendi Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuko zuzendariak eta Bagera elkarteko Mikel Irazustak hartu zuten hitza.
Ekitaldia borobiltzeko: Catering-a
Gaitu kanpainaren aurkezpen ekitaldiaren ondoren, Gureak taldeak prestatutako catering-arekin gozatu ahal izan genuen.
Antzeko proiektuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, edo gure zerbitzuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:
Related Posts:
- Debabarrena: Ikastetxeetan hondakinei buruzko…
- "Fagor Automation - Company Profile" proiektuaren bideoak 1. bideoa. Sarrera: "Company Profile ezartzeko jarraibideak" 2. bideoa. Erabilera-gida 3. bideoa. Itxiera eta oharrak
- Goierri Eskola sustatzeko bideoak
- Laulagun: Indiako azokarako bideo korporatiboa
- Debabarrena: “Hondakinak prebenitzeko kanpaina” bideoa
- Gaitu: Sarrerako Bideoa
- Ekitaldi Baterako Estrategia Onenaren Saria jaso dugu Publifestival sarietan saritu gaituzte Ekitaldi Baterako Estrategia Onenaren Sariarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz III. Foroaren ekoizpen eta antolaketagatik. Jaialdi…
- Plasnor bideo korporatiboa
- Riza Taldearen Bideo Korporatiboa "En la fuerza está…