Nazioartean produktu berri bat merkaturatzeko komunikazio-kanpaina egin dugu Fagor Automationentzat. Produktu berria Brasilen, Txinan, Portugalen, Espainian eta Italian aurkeztu zen.
Nazioartean produktu berri bat merkaturatzeko orduan, lehenik eta behin estrategia bat diseinatu behar da eta herrialde bakoitzerako bide egokienak bilatu behar dira, ondoren leku bakoitzari egokitutako komunikazio-kanpainako ekintzak erabakitzeko, betiere markaren nortasun korporatiboa eta helburuak kontuan hartuta. Ekintzak Fagor Zentralarekin eta ordezkaritza bakoitzarekin koordinatuta egin dira.
Newsletter pertsonalizatua bezero potentzialentzat
Newsletter pertsonalizatua sortu genuen, Fagor Automationen logotipoarekin eta marka-identitatearekin, produktu berria aurkezteko ekitaldi gisa egingo ziren webinar-en berri emateko. Hainbat hizkuntzatan egin ziren eta herrialde bakoitzean zabaltzeko bide egokienak bilatu ziren.
Produktu berria aurkezteko bideoa
Produktu berria aurkezteko bideo bat sortu genuen, nazioartean zabaltzeko.
Webinarrak produktu berria aurkezteko ekitaldi gisa
Hainbat webinar egin genituen nazioarte mailan, produktu berria aurkeztu eta promozionatzeko. Fagorren delegazioen logikari jarraituz, Brasil, Txina, Portugal, Espainia eta Italiako bezeroentzako webinarrak egin ditugu. Helburua da komertzialek bezeroekin zuzenean hitz egitea, modu profesionalean harremanak garatzeko eta bezero berriak erakartzeko.
Produktu berriaren landing page-a
Erakuslehio gisa sortu genuen produktu berriaren landing page-a, webgunea, webinarren aurretik oinarrizko informazioa modu bisualean helarazteko.
Sare sozialak, sektoreko profesionalekin konektatzeko
Email marketinaz gain, Linkedin eta Whatsapp izan dira webinar-ak eta produktuaren merkaturatzea sustatzeko komunikazio kanal nagusia Europako eta Amerikako herrialdeetan. Estrategia on batekin, tresna ezin hobea da sektoreko profesionalekin konektatzeko, bezero potentzialak izan baitaitezke.
Txinan, ordea, beste komunikazio-kanal batzuk erabiltzen dituzte, eta, beraz, bezeroengana iristeko modurik eraginkorrena zein zen ikertu genuen, komunikazio-estrategia egokitu eta emaitzak lortu ahal izateko.
Era berean, herrialde bakoitzeko sare sozialetara egokitutako publizitate-kanpaina diseinatu genuen, bezero potentzial gehiagorengana iristeko.
Marketing promozionala: bezero potentzialentzat oparia
Webinarrez gogoratzeko, oroigarri gisa, promozio-opari bat bidali zitzaien bezeroei: Fagor Automationen kutxatxo bat, barruan erloju batekin. Erlojuak webinarrerako geratzen zen denbora markatzen zuen, hau da, produktu berriaren aurkezpen birtualerako atzera kontu bat zen. Gainera, neurri pertsonalizatuak zituen liburuxka bat sartu zen, produktu berriaren ezaugarri orokorrak azaltzeko.
Kanpainaren jarraipena
Kanpainaren jarraipena egin da prozesu guztian zehar, eta komunikazio fluxuak jarraipena izan du, batez ere interesa agertu duten bezeroen artean, harremana mantentzeko.