Gabonetan birziklapena sustatzeko publizitate-kanpaina egin du Debabarrena Mankomunitateak hedabide tradizionaletan eta baita online, sare sozialetan, hala nola, Instagramen, Facebooken eta Youtuben.
adakik diseinatu du erakundearen publizitate kanpaina eta hainbat ekintza garatu ditu eskualdean ahalik eta inpakturik handiena lortu eta helburuak betetzeko.
Kanpaina ororen funtsa helarazi nahi den mezuan dago beti. Oraingoan, mezu nagusia hau izan da: "Gabonetan birziklatu ditzagun behar bezala sortzen ditugun hondakinak. Bestela, ikatza jasoko dugu opari!" Eta, nor hobe Gabonetako pertsonaiak baino mezu hori herritarrei helarazteko?
Sentsibilizazioa helburu Olentzerok, Errege Magoek eta Santaklausek
Haiek izan dira publizitate kanpainaren protagonistak, Debabarrena eskualdeko etxe guztietara mezua helarazteko arduradunak.
Behin Gabonetako pertsonaien laguntzarekin, oso garrantzitsua izan da publizitate kanpaina integrala garatzea, barne eta kanpo komunikazioaren alderdi guztiak kontuan hartuko dituena.
Hauek dira kanpainaren baitan burututako ekintza nagusiak:
1. Gabonetako postala: eskualdeko etxe guztietara bidali zen birziklatzearen garrantzia azpimarratzeko, Olentzeroren, Hiru erregeen eta Santaklausen izenean.
2. Prentsaurrekoa: hiru pertsonaiek eman zuten Eibarko plazan, eskualdeko biztanle gehien dituen herrian, inpaktua sortu eta kanpaina zuzenean eskualdeko kaleetara eramateko, mezua zabalduz.
3. Publizitatea sare sozialetan: gabonetako pertsonaien bideo didaktikoak sortu eta sare sozialetako publizitatearen bidez zabaldu ziren (Instagram, Facebook eta Youtube). Bideoetan pertsonaiek zuzen nola birziklatu azaltzen dute.
4. Ikusentzunezko edukia: beste bideo batzuk grabatu ziren eskualdeko herrietako kaleetan, non gabonetako pertsonaiek herritarrak gaizki birziklatzen ari zirela ikatza oparitzen zieten “Narrasenari sari” moduan, prentsaurrekoan ohartarazi zuten bezala. Ondoren, bideo horiek WhatsApp bidez zabaldu eta biralizatu egin ziren.
5.Publizitatea euskarri fisikoan: zehazki tokiko aldizkari baten azalean.
6. Erakunde komunikazioa: kanpainako material guztia eskualdeko udaletako komunikazio-kanaletan zabaldu zen, sinergiak baliatu eta lankidetza sustatzeko.
7. Barne komunikazioa: publizitate kanpaina hasi aurretik, mezu elektroniko bat bidali zitzaien Mankomunitateko langile guztiei informazioa emanez, bideoak WhatsApp bidez zabaltzeko laguntza eskatzeko eta erakundearen barne-komunikazioa indartzeko.
8. Argitalpen organikoak sare sozialetan: Mankomunitatearen Twitter eta Facebook kontuetan argitalpen organikoak programatu ziren, bideoak eta mezu nagusia partekatuz kanpainari ikusgarritasun handiagoa emateko.
Emaitza azpimarragarriak
Publizitate kanpainak oihartzuna izan du eskualde osoan. Kanpainaren jarraipena egin dugu eta haren irismena eta emaitzak oso onak dira. Gainera, Mankomunitateak bere historiako daturik onena lortu du abenduan gaikako bilketari dagokionez; beraz, esan daiteke ekintzek eragina izan dutela.
Related Posts:
- HARIBERRIren irudi korporatiboa - Sexu indarkeriari… Kontzeptuaren Jatorriak Korapilatutako harizpiak emakumeen bizitzan indarkeria matxistak sortzen duen estutze eta nahasmena irudikatzen du, itotzen duen korapiloa. Hala ere,…
- MUGERTZAren irudia berritzea Mugertzan irudi korporatiboa berritzeko beharra identifikatu zen, moldakorragoa eta garrantzitsuagoa izan zedin, merkatuaren eskakizun berriekin bat eginez. KONTZEPTUA TZ euskaraz…
- Debabarrena: Ikastetxeetan hondakinei buruzko…
- Goierri Eskola sustatzeko bideoak
- Ekintza: Hezkuntza Sailaren bisitaren bideoa
- Debabarrena: “Hondakinak prebenitzeko kanpaina” bideoa
- adaki adimen artifiziala euskaraz elikatzeko Gaitu… Ekitaldia antolatzeaz arduratu gara Gaitu kanpaina aurkezteko, Tabakalerako 2deo aretoan, euskarazko teknologia berrien trebakuntzaren alde egiten duten beste lagunekin batera.…
- Etorkizuna Eraikiz III Foroaren ekoizpena eta antolaketa Todos los detalles son importantes para el éxito de un evento El foro Etorkizuna Eraikiz es una iniciativa de la…
- Ekintza: "Gure Begirada LH 2022" bideoa