Go Mobility azokaren irudi korporatiboa diseinatu du Adakik

Gipuzkoako Foru Aldundiaren MUBIL fundazioak antolatutako mugikortasun feriaren irudi korporatiboa garatu du Adakik. Kanpaina instituzional osoa diseinatu dugu, markaren irudia plataforma eta soporte desberdinetan islatuz.

 

Go Mobility Europako hegoaldeko mugikortasun berriaren balio katearen elkargune profesionala da, eta bertako zein nazioarteko enpresek hartzen dute parte. Mugikortasun jasangarria sustatzea da azokaren helburua, Europako mugikortasun berriaren arloko berrikuntzak eta aurrerapenak partekatu eta erakusteko gune bat sortzeko asmoarekin.

 

Nazioarteko mugikortasun azokarako branding estrategia eraginkor bat diseinatu ostean, MUBIL fundazioaren marka irudia sortu eta azokarako stand-aren irudiaren alde grafikoa ere landu dugu. Gure lanaren funtsa MUBIL fundazioaren irudi korporatiboa soporte grafikoetan gauzatzea izan da, hala nola, liburuxketan, stand-aren diseinu grafikoan, errotuluetan etab.

 

Bestalde, Go Mobility azokaren web orrialdea egitea ere egokitu zaigu, eta azokaren irudiaren ildotik, diseinu moderno eta gaurkotu bat sortu dugu.

Feria Mubil cartel
Mubil Folleto portada
Mubil Folleto interior 01
Mubil Folleto interior 02
Mubil Folleto interior 03
Mubil Folleto interior 04
Mubil Layard
Feria Mubil Banderolas Feria Mubil Cartel en el exterior