Goiberri aldizkaria itxura berrituarekin aurkeztu da. Goierri eskualdeko aldizkariak aro berri bati ekin dio, orain arteko irudia atzean utzi eta aldizkariaren diseinua berrituta. Adaki arduratu da aldizkarirako maketa berriak diseinatzeaz eta sortzeaz.
Behin Goiberriko arduradunek aldizkarirako zehaztutako helburuak eta estrategiak jasota, aldizkariak izango duen edukia ahalik eta modurik erakargarrienean irakurgarri nola egin aztertu da lehenbizi. Horretarako, aldizkariak izango duen diseinu funtzionala sortu da, erabili den tipografia, letra tamaina, estiloa, kolore paleta, irudiak, zuriuneak… zehaztuz.
Oinarrizko elementuak definituta, eta aldizkariak izango duen itxura zehaztuta, aldizkariak astero izango dituen ataletarako euskarriak diseinatzea eta sortzea izan da hurrengo pausoa. Aldizkariko atal bakoitzerako batez beste 10 maketa eredu ezberdin sortu dira, guztira 120 maketa eredutik gora. Maketa bakoitzean erabili beharreko estiloak ere banaka definitu eta sortu dira, errekurtsoen biblioteka bat garatuz.
Honakoak dira Goiberri aldizkariaren diseinu berriaren ezaugarriak:
- Diseinua: Orain arteko estetikarekin apurtu da diseinu garbiagoa eta gaurkotuagoa emateko. Irakurketa errazteko irizpideak kontuan hartu dira, retikula garbi bat sortuz eta zuriuneei garrantzia emanez. Lau zutabetatik hirutara pasa da zutabe bakoitzean karaktere kopuru gehiago sartu daitezen, hala, irakurgarritasunean irabaziz.
- Kolore paleta: Orain arteko kolore gorriarekin apurtu eta kolore paleta gaurkoa aukeratu da. Bost kolore izango ditu orain Goiberrik, gaiaren, sailaren eta irudien arabera antolatuta.
- Tipografia: Kontraste tipografikoa bilatu da estetikoki erakargarriagoa, biziagoa suertatu dadin. Oraingoan serifadun Pensum Pro Regular letra tipoa erabili da testu lauetarako. Familia bereko Bold Italic sarreretarako, serifa gabeko Saya FY familia despieze eta destakatuentzat, Darwin Black titularrentzat eta Saol Display Bold Italic sekzio buruentzat.
- Mantxeta: Aurrerantzean mantxeta izango da Goiberriren irudi korporatibo berria. Marka irudiaren inguruan egindako azterketaren oinarri, irudi koporatibo berria sortu dugu. Orain arte astekariak zuen nortasuna mantendu da Goiberri hitzaren b hizkia nabarmenduz. Aldizkariak eskualdearekin eta goierritarrekin duen lotura estua adierazteko b hizkiaren hutsuneari ere nortasun propioa eman zaio esan baten itxura erabiliz.
- Irudiak: Aldizkariaren ezaugarrietako bat izango dira. Garrantzia hartuko dute, testuarekin batera alde bisuala ere zaindu nahi izan baita diseinu berria egiterakoan.
- Zuriuneak: Edukiari arnasa emateko ezinbestekoak dira, eta diseinu berrian garrantzia berezia eman zaie espazio zuriei. Testuari fluxua ematen die, modu errazagoan irakurtzen laguntzen dute eta espazioa arintzen dute.
Related Posts:
- Goierri Eskola sustatzeko bideoak
- adaki adimen artifiziala euskaraz elikatzeko Gaitu… Ekitaldia antolatzeaz arduratu gara Gaitu kanpaina aurkezteko, Tabakalerako 2deo aretoan, euskarazko teknologia berrien trebakuntzaren alde egiten duten beste lagunekin batera.…
- City branding: nortasun propioaren indarra Itxi begiak eta imajinatu New York segundo batez. Ziur aski Askatasunaren Estatua edo Central Park etorriko zaizkizu burura. Hala ere,…
- Adaki eta Fagor Automation, saridunak estatu mailan… adakin brandingean eta komunikazioan gara adituak, eta gure lana saritzen dutenean, emozio handiz partekatzen dugu. Dircom Ramón del Corral saria…
- Glualen irudi korporatiboaren restyling-a Negozio orok behar du branding-a markaren irudia eta nortasuna sortzeko. Zer garen, zer izan nahi dugun eta publikoak gu ikustea…
- Brand experience diseinua Wind Europe Bilbao azokarako Wind Europe Bilbao azoka sektore eolikoko enpresentzako ekitaldi seinalatua da, non beren marka eta produktuak promozionatzen dituzten eta jarduera komertziala…
- NDT Lab gune berriaren irudi korporatiboa eta… Goierri Eskolak martxan jarri duen NDT Lab gune berrirako irudi korporatiboa sortu dugu eta irekiera ekitaldiko komunikazioaz arduratu gara. Irudi…
- Silnatur. Publizitate kanpaina edertasun marka batentzat Publizitate kanpaina batek, eta marketin kanpainek ere bai,markaren ezaugarri nabarmenenak ikusaraztea dute helburu edozein sektoretan, baita edertasunaren sektorean ere, eskaintza…
- Nola lortu zure ikastetxeko matrikulazio kanpaina… Ikastetxeetako matrikulazio kanpainen helburua da gurasoei hezkuntza programa azaltzea eta haiek erakartzea, haurrek bertan ikas dezaten. Adakin urteak daramatzagu ikastetxeei…