Marken potentziala garatzen dugu branding-estrategia eraginkorren bidez, eta markarekin lotutako alderdi guztiak kudeatzen ditugu.
Enpresa baten branding-estrategia kudeatzean, markarekin erlazionatutako jarduera guztiaren ikuspegi zabala izan behar da eta inplikatutako komunikazio-aktibo guztiak kudeatzen jakin behar da.
Benetako kasu batekin azalduko dizugu nola egiten dugun guzti hori. adakin Ingartek-en marka estrategia kudeatzen dugu. Urteekin, marka aldatuz eta hobetuz joan da, mugikortasunari eta garraioari dagozkon soluzioetan eta ikerketetan erreferente bihurtu arte. Honakoa izan da prozesua
1. Irudi korporatiboaren kudeaketa
Irudi korporatiboa hainbat modutara transmititzen da: web orriaren bidez, enpresak egiten dituen komunikazioetan, barne-dokumentuetan, newsletteretan, merkataritza-aurkezpenetan, ekitaldietan, kanpainetan, euskarri grafikoetan eta ikus-entzunezkoen bidez.
2. Komunikazioaren kudeaketa
Komunikazio-kanal egokienak hautatzen ditugu, eta bakoitzarentzako edukiak idatzi eta sortzen ditugu. Komunikabideekiko eta beste erakunde batzuekiko harremana kudeatzen dugu, eta web orrian SEO posizionamendua lantzen dugu. CRMen kudeaketan ere ohituta gaude (komunikazioak, sortzen diren aukerak, dokumentazioak etab. kudeatzeko balio duten enpresa-softwareak).
3. LinkedIn estrategia
Gaur egun, ezinbestekoa da LinkedIn-en estrategia lantzea sektore guztietako enpresentzat. Markaren ezagutza areagotzeko tresna baliotsua da, interesatzen zaizun sektoreko profesionalen artean ezagutzera emateko, eta bezero potentzialen harreman-sare bat sortzea ahalbidetzen du estrategia egoki bat garatuz gero.
4. Ekitaldiak eta azokak
Ekitaldi korporatiboak enpresaren markaren ospea areagotzeko oso modu eraginkorra dira, baita networking egiteko ere. Berdin gertatzen da azoketan parte hartzearekin. adakin ekitaldien ekoizpenaz arduratzen gara eta azoketarako stand-ak eta aurkezpenak ere diseinatzen ditugu.
Zure marka-estrategiari bultzada bat eman nahi badiozu, jar zaitez gurekin harremanetan hemen, gustura lagunduko dizugu!
Related Posts:
- Laulagun: Indiako azokarako bideo korporatiboa
- Ekitaldi Baterako Estrategia Onenaren Saria jaso dugu Publifestival sarietan saritu gaituzte Ekitaldi Baterako Estrategia Onenaren Sariarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz III. Foroaren ekoizpen eta antolaketagatik. Jaialdi…
- adaki adimen artifiziala euskaraz elikatzeko Gaitu… Ekitaldia antolatzeaz arduratu gara Gaitu kanpaina aurkezteko, Tabakalerako 2deo aretoan, euskarazko teknologia berrien trebakuntzaren alde egiten duten beste lagunekin batera.…
- Plasnor bideo korporatiboa
- Riza Taldearen Bideo Korporatiboa "En la fuerza está…
- Dirulaguntzak euskal enpresen nazioarteko jarduera… Bi aukera nagusi aurkeztu nahi dizkizugu zure enpresarentzat: Sakondu 2023 eta Zabaldu dirulaguntzak, SPRI Enpresa-Garapenerako Euskal Agentziak eskainiak. Prest zaude…
- Etorkizuna Eraikiz III Foroaren ekoizpena eta antolaketa Todos los detalles son importantes para el éxito de un evento El foro Etorkizuna Eraikiz es una iniciativa de la…
- Digitalizatzaileak gara Kit Digital laguntza-programan Gaur egun, eraldaketa digitala beharrezkoa da enpresa guztietan, eta adaki eragile digitalizatzailea gara Acelera Pyme-ren Kit Digitala programaren baitan, enpresa…
- Enpresa txikiak digitalizatzeko laguntzak 3 eta 10 langile arteko enpresa txikiak digitalizatzeko laguntzen bigarren deialdia argitaratu du Gobernuak. Enpresa txiki eta ertainak digitalizatzeko 6.000…