Nazioarteko ekitaldiak zure marka ezagutzera emateko leku ezinhobea dira. adakin azoketarako eta ekitaldietarako euskarriak diseinatzen ditugu.
Kasu honetan, Laulagun Bearings enpresaren branding estrategia jarraituz, erakusketa-kamioi bat diseinatu dugu enpresaren produktuekin, trantsizio ekologikorako industriaren CITE nazioarteko kongresurako.
Horrela, kongresuak iraun zuen bi egunetan, marka oso presente egotea lortu genuen. Edozein aukera txiki aprobetxatu behar da oihartzun handia lortzeko. Eta horixe egin genuen.
Gainera, gure komunikazio-taldea kongresuan izan zen Laulagun Bearingseko arduradunekin batera, kongresuari ahalik eta etekin handiena ateratzeko networkingaren bidez eta komunikatzeko edukia sortuz, eta enpresaren mezu estrategikoa helarazteko ekitaldiaren aurretik, bitartean eta ondoren.
Zure marka estrategia lantzeko laguntza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan! 👇