Ikastetxeetako matrikulazio kanpainen helburua da gurasoei hezkuntza programa azaltzea eta haiek erakartzea, haurrek bertan ikas dezaten.
Adakin urteak daramatzagu ikastetxeei komunikazio aholkularitza eskaintzen eta ondo ezagutzen dugu matrikulazio kanpaina eraginkor batek duen indarra.
Ikastetxeetako matrikulazio kanpaina eraginkorrak garatzeko bide desberdinak daude:
Diseinu erakargarriak sortzea euskarri fisikoetan
Lehenik gizarteratu nahi den mezua ondo pentsatu behar da, eta behin kanpainaren mezua zehaztuta dagoenean euskarriak sortzen hasi gaitezke. Hona hemen bi adibide praktiko:
Zubimusu ikastolaren 2022ko matrikulazio kanpainarako eskuorriak eta kartelak sortu ditugu, haien publikora iristeko modurik erangikorrena direlako.
Ekintza ikastolarako, aldiz, ikasle guztien ekarpenekin egindako urtekaria sortu dugu familien eta ikastetxearen arteko lotura sendotzeko.
Sare sozialetan publizitate kanpaina
Sare sozialak komunikazio tresna indartsua dira gaur egun, eta horregatik, gure helburuen mesedetan erabiltzea komeni da.
Ekintza ikastolarako sare sozialetako publizitate kanpaina bat sortu dugu. Bideoak, testuak etab. egin ditugu eta Facebook Ads kanpaina konfiguratu dugu. Kanpainaren jarraipen estua egin du adakik eta datu guztiekin txosten bat garatu dugu lortutako emaitzak baloratzeko.
Goierri Eskolan, matrikulazio kanpainaren ardatza ere digitala izan da, eta estrategia digitala ohiko publizitate kanalekin uztartu da. Sare sozial guztietarako irudi bereziak sortu ditugu, ikastetxearen beharren eta hezkuntza eskaintzaren arabera.
Zure ikastetxeko matrikulazio kanpaina indartzeko laguntza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan: