Silnatur. Publizitate kanpaina edertasun marka batentzat

Publizitate kanpaina batek, eta marketin kanpainek ere bai,markaren ezaugarri nabarmenenak ikusaraztea dute helburu edozein sektoretan, baita edertasunaren sektorean ere, eskaintza oso handia delako.

Silnatur depilazio markarako publizitate kanpaina diseinatu dugu adakin. Horretarako, lehenik eta behin, ecommerce-aren datuak aztertu ditugu, xede-publikoaren profila identifikatzeko, eta, ondoren, publizitate kanpainarako komunikazio estrategiaren oinarriak zehaztu ditugu.

Publizitate kanpaina: kontzeptualizazioa

Publizitate kanpainaren kontzeptualizazioa sortu dugu zerotik, mezu nagusitik hasi eta Silnatur markaren kanpainaren irudia diseinatzeraino. Guzti hori Silnaturren bezeroen profila aztertu ondoren egin dugu, kanpaina haien komunikatzeko modura eta haien beharretara egokitzeko, emaitza hobeak lortzeko asmoz.

campaña publicitaria en el sector belleza

campaña publicitaria en el sector belleza

Publizitatea sare sozialetan eta Google Ads-en

Alde batetik, kanpaina sare sozialetan abiarazi dugu eta irudia euskarri digitaletara egokitu dugu, bakoitzean beharrezkoak diren neurriak errespetatuz eta mezua eraginkorra izan dadin moldatuz (post, stories, web…). Publizitate kanpaina Facebooken eta Instagramen konfiguratu dugu, baita Google Adsen ere, eta emaitzen jarraipen estua egin dugu.

Publizitate kanpaina mikroinfluencerrekin

Influencer-ak oso ezagunak dira gaur egun, baina aurrekontu handirik ez duten markentzat eraginkorragoa da mikroinfluencerrengana jotzea markaren mezua haien komunitateetan zabaldu dezaten. 

Newsletterrak

Newsletterrak ere bidali ditugu email marketing estrategia bat jarraituz. Silnaturrek dagoeneko zuen datu basera bidali dira newsletterrak, kanpainaren fase bakoitzean bana. Jakina, newsletterra erabat koherentea da sare sozialetako irudiekin.

Instagram eta Facebookerako eduki-estrategia

Sare sozialetan ordaindutako publizitatea egiteaz gain, sare sozialetarako eduki-estrategia bat ere sortu dugu, markaren profiletara trafiko organikoa erakartzeko eta markaren irudia hobetzeko.

estrategia de contenido de redes sociales

Ez badakizu nondik hasi publizitate estrategia eraginkor bat sortzen, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu:

    * Erabilera baldintzak onartzen ditut.

    Newsletterrera harpidetzea onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua