adaki n Debabarreneko Mankomunitatearen komunikazioa modu integralean kudeatzen dugu.
- Iaz irudi korporatibo berria sortu genuen, rebranding-a alegia, erakundearen funtsezko balioetara eta etorkizuneko erronka berrietara egokitzeko.
- Eguneroko komunikazioaren alderdi guztiak kudeatzen ditugu: prentsa-oharrak, sare sozialak, hedabideekiko harremana, prentsaurrekoak, etab.
- Sentsibilizazio-kanpainak sortzen ditugu erakundearen mezua helarazteko. Horietako batekin Publizitate Kanpaina Original Onenaren saria ere irabazi genuen!
Sentsibilizazio kanpaina
Hondakinak Prebenitzeko Europako Asteari begira, Mankomunitateak eskualdean sortzen den zabor kantitate kezkagarriari buruz herritarrak kontzientziatu eta gogoeta sortu nahi izan du: 2020an 31.193 tona sortu ziren guztira eskualdean, ia tona erdi biztanleko.
Argazki esanguratsuak
Herritarren artean kontzientzia eta inpaktua sortzeko, eskualdea osatzen duten 8 herrietako plazak zaborrez bete ditugu argazki errealistetan.
Sareetarako bideoa
Sareetan zabaltzeko bideo bat ero sortu dugu.
Eskuorri informatiboa
Eskuorri bat ere diseinatu dugu, pertsona bakoitzak sortzen dituen hondakinen kopurua murrizteko egin ditzakeen 7 ekintza biltzen dituena, ingurumenaren zaintza sustatzeko eta sortutako hondakinak murrizteko informazio baliotsua zabaltzeko.
Zure enpresa edo erakundearen komunikazioa kudeatzen laguntza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan eta nola lagundu dezakegun aztertuko dugu, konpromisorik gabe.