Urola Garaiko Mankomunitatea + UGGASA-rentzat marka familia berria
Urola Garaiko Mankomunitateak eta UGGASAk marka familia berria dute, lan esparru guztiak aterki berdinaren azpian kokatuz. Burutük egindako irudi berrituaren garapena egin dugu adakin, markari balioa emateko eta marka horri lotutako aktiboak optimizatzeko.
UGGASAk garapena esan nahi du, eta hori bera irudikatzen da marka familia berrian ere: UGGASAren kolore korporatiboan oinarritutako eta goranzko norabidea adierazten duten bi gezi urdin.

Marka irudi berria definitu ondoren, irudi horren erabilera zehazten duen eskuliburu korporatiboa garatu da; mankomunitateak antolatutako eta egindako ekintzetan, ekitaldietan, bileretan eta bestelakoetan markaren hedapena ahalbidetzen duten euskarriak ere diseinatu dira.
Familia marka berria eta eta imagotipo berria ere adakik UGGASArentzat garatu duen webgune berrian ere txertatu dira.
Azaldutako proiektu hau adibide on bat izan daiteke ikusteko marka baten esentziak nola eragin dezakeen zure markarengan, edo sektore berdinean mugitzen diren gainontzeko marken artetik nola bereiztu zaitezkeen ikusteko.









