Long tail gako-hitzak SEO estrategia on baten parte dira. Bilatzaileetan webgunea posizionatzea garrantzitsua da zure bezero potentzialek aurki zaitzaten, eta sektoreko keyword garrantzitsuenak zehatz-mehatz aztertuz lortzen da hori.
Keyword-ek adierazten dute zure bezero potentzialek zer bilatzen duten, zerk pizten dien interesa. Zure publikoak nahi duena eta bilatzen duena ulertzean datza SEO estrategiak, gako-hitzak eta beste tresna batzuk erabiliz, bilatzaileen postu gorenetan agertzeko.
Zer dira long tail keywords edo long tail gako hitzak?
Long tail gako-hitzak 3 edo 4 hitzez osatutako hitz gakoak dira. Hiz gako orokor bat espezifikoago bihurtzea da helburua.
Long tail keywords-en adibideak:
Keyword: bizikleta
Keyword medium: bicicleta estatikoa
Long tail keyword: bizikleta estatiko tolesgarria
Normalean long tail gako-hitzak eraginkorragoak dira, espezifikoagoak direlako; horrek esan nahi du posizionatzeko aukera handiagoa dagoela, lehia gutxiago dagoelako.
Gako-hitz orokorrenak sektoreko enpresa handiek posizionatzen dituzte normalean, eta, beraz, interesgarriagoa da long tail keywords-etan oinarritutako estrategia bat osatzea. Espezifikoagoak direnez, eskaintzen duzuna zehazki bilatzen ari diren erabiltzaileengana iristeko aukera handitzen da, eta errazagoa da bezeroak lortzea, lehia ere ez delako hain handia.